Urriaren 15: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Mundua: Oker zegoen efemeride bat ezabatu dut.
15. lerroa:
* [[2010]] - [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEk]] eta [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] beste hainbat neurriren artean [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Gernikako Estatutu]] osoa garatzea adostu zuten. Neurri haietako beste bat, [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEko]] hiru probintzien euskal izenak izen ofizial bakarrak bihurtzea.
* [[2011]] - [[Arabako lautada]]n, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]k urtean kontsumitzen duen [[gas]] kantitatearen 60 halako omen zeukan gas-hobi bat atzeman zuten.
* [[2013]] - [[Espainiako Polizia Nazionala|Espainiako Poliziak]] [[Iruñeko Sanferminak|San Ferminetako jaietan]] [[Iruñeko Udala|Iruñeko udaletxearen]] aurrean [[txupinazo]]a jaurtitzeko unean [[Ikurrin|Ikurrina]] erraldoi bat zintzilikatzeagatik sei lagun atxilotu zituen.
* [[2016]] - [[Altsasu]]ko Ferietako goizaldean, Koxka tabernan hasi zen liskar baten ondorioz, Jokin Unamuno eta Aritz Urdangarin gazteak atxilotu zituzten. [[Iruñea]]ra eraman zituzten eta Foruzaingoaren kuartelean atxiloaldi inkomunikatuan jarri. Guardia zibil bati ebakuntza egin zioten, orkatilako haustura ireki bat zela-eta. [[Espainiako Auzitegi Nazional]]eko [[Carmen Lamela]] epaileak zuzendutako auzian bi Guardia Zibil eta euren bikoteen eta herriko hainbat gazteren artean gertatutako liskarra epaituko zen, eta eraso terrorista bat zela argudiatuta, 375 urteko kartzela zigorra eskatuko zuen Fiskaltzak. Tartean egondako 3 gazte [[2016]]ko [[azaroaren 14]]tik zeuden kartzelan auzi hau zela-eta. Azkenean, nahiz eta ekintza terroristaren izaera bertan behera geratu, [[Altsasu auzia|urte luzeetara kondenatuko zituzten]].