Andorra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Reverted edits by 62.99.78.91 (talk) to last version by LainobeltzBot: unexplained content removal
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.3]
58. lerroa:
| aurrezenbaki = +376
}}
'''Andorra''',<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref> izen ofiziala '''Andorrako Printzerria''' ([[katalan]]ez ''Principat d'Andorra''), Iberiar penintsulako estatu burujabe txikia da, ekialdeko [[Pirinioak|Pirinioetan]] dagoena, [[Frantzia]] eta [[Espainia]]ren artean. 468 kilometro koadroko eremua hartzen du, [[Gipuzkoa]]koaren laurdena gutxi gorabehera, eta 77.281 biztanle zituen [[2016]]an.<ref name="zenbatespen"/> Hiriburua [[Andorra la Vella]] da.
 
Lurralde isolatua eta behartsua izan zen historian zehar, baina ospea lortu zuen [[Bigarren Mundu Gerra]]tik aurrera, eta ekonomia asko hazi zen, gehienbat [[turismo]]aren eta [[paradisu fiskal]] izatearen ondorioz. Ez du [[indar armatu]]rik, ezta [[armada]]rik ere. Hori dela eta, bertako defentsa [[Espainia]] eta [[Frantzia]]ko indar armatuen esku dago.
 
== Geografia ==
=== Mugak ===
Andorra Pirinioetako ekialdean dago, Frantzia eta Espainiaren artean. Hegoaldean [[Katalunia]]rekin du muga, eta [[Ekialdeko Pirinioak]] eta [[Ariège]] departamenduekin iparraldean.
 
=== Erliebe eta hidrografia ===
Oso herrialde menditsua da; 2.500 metrotik gorako 65 gailur ditu eta. [[Coma Pedrosa]] (2.942 metro) da mendirik garaiena.
 
Ur baliabide garrantzitsuak ditu. [[Valira|Iparraldeko Valira]], [[Valira|Ekialdeko Valira]], [[Valira|Valira Handia]] eta [[Madriu]] dira ibai nagusiak. [[Escaldes-Engordany]] parrokian [[ur termal]]ak daude.
 
<gallery mode="packed" heights="110">
Pont de Sant Antoni de la Grella - 1.jpg|[[Valira|Iparraldeko Valira]]
Estany_Segon_de_Juclar_-_1.jpg|Estanys de Juclar
Andorre Entre Pal et le Port de Cabus.JPG| Serra dels Corrals
Envalira-Pass 09.JPG|Envalirako mendigunea
</gallery>
 
=== Klima ===
Hiriburuak mendialdeko [[klima ozeaniko]]a dauka (''Cfb'') [[Köppen klima sailkapena|Köppen sailkapenaren]] arabera. Negu gogorrak dira, elur-jasa askorekin, eta uda epelak baina laburrak. Prezipitazioak ongi banaturik daude urte osoan.
{{Klima
|location = Andorra la Vella, 1.075 metro, 1971-2000, muturrekoak 1934-egun
|collapsed =
|metric first = y
|single line = y
|Jan record high C = 18.0
|Feb record high C = 20.0
|Mar record high C = 24.8
|Apr record high C = 29.0
|May record high C = 29.2
|Jun record high C = 36.0
|Jul record high C = 39.0
|Aug record high C = 35.9
|Sep record high C = 32.0
|Oct record high C = 31.0
|Nov record high C = 21.2
|Dec record high C = 19.0
|year record high C = 39.0
|Jan high C = 6.9
|Feb high C = 8.9
|Mar high C = 11.7
|Apr high C = 13.3
|May high C = 17.6
|Jun high C = 21.9
|Jul high C = 26.2
|Aug high C = 25.4
|Sep high C = 21.4
|Oct high C = 16.0
|Nov high C = 10.7
|Dec high C = 7.5
|year high C = 15.6
|Jan mean C = 2.2
|Feb mean C = 3.5
|Mar mean C = 5.8
|Apr mean C = 7.5
|May mean C = 11.5
|Jun mean C = 15.4
|Jul mean C = 18.8
|Aug mean C = 18.5
|Sep mean C = 14.9
|Oct mean C = 10.3
|Nov mean C = 5.7
|Dec mean C = 3.0
|year mean C = 9.8
|Jan low C = -2.5
|Feb low C = -1.8
|Mar low C = -0.2
|Apr low C = 1.7
|May low C = 5.3
|Jun low C = 8.8
|Jul low C = 11.4
|Aug low C = 11.4
|Sep low C = 8.5
|Oct low C = 4.7
|Nov low C = 0.6
|Dec low C = -1.4
|year low C = 3.9
|Jan record low C = −15.0
|Feb record low C = −16.0
|Mar record low C = −11.0
|Apr record low C = −7.0
|May record low C = −2.0
|Jun record low C = 0.0
|Jul record low C = 3.0
|Aug record low C = 2.0
|Sep record low C = 0.0
|Oct record low C = −6.0
|Nov record low C = −19.5
|Dec record low C = −13.0
|year record low C = −19.5
|precipitation colour = green
|Jan precipitation mm = 53.1
|Feb precipitation mm = 37.9
|Mar precipitation mm = 40.5
|Apr precipitation mm = 71.2
|May precipitation mm = 89.8
|Jun precipitation mm = 84.2
|Jul precipitation mm = 60.7
|Aug precipitation mm = 85.6
|Sep precipitation mm = 80.9
|Oct precipitation mm = 72.4
|Nov precipitation mm = 68.4
|Dec precipitation mm = 67.9
|year precipitation mm = 812.3
|source 1 = ACDA<ref>{{erreferentzia
| url=https://web.archive.org/web/20160114053905/http://opengis.uab.cat/wms/ACDA/index.htm
| izenburua=Andorra La Vella 1971-2000 averages
| argitaletxea=opengis.uab.es
| sartze-data=2016-01-03}}</ref>
|source 2 = Meteo Climat (muturrekoak)<ref name = meteoclimat>
{{erreferentzia
| url = http://meteo-climat-bzh.dyndns.org/index.php?page=stati&id=308
| izenburua = Station Andorra la Vella
| argitaletxea = meteo-climat-bzh.dyndns.org
| sartze-dara = 14 October 2016-10-14}}</ref>
}}
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Andorrako historia}}
[[1278]]an independentzia lortu zuenetik, [[Foixko Konderria|Foixko kondea]] (gero Frantziako erregea, eta azkenik errepublikako lehendakaria) eta [[La Seu d'Urgell]]eko apezpikua izan dira Andorrako printzekideak edo estatuburuak. Barne arazoen ardura aukeratutako kontseilu nagusi baten esku uzten zen. Justizia arazoak, kanpo harremanak eta defentsakoak printzekideen kontrolpekoak izaten ziren. Emakumezkoek [[1970]]ean lortu zuten botoa emateko eskubidea.
 
[[1982]]ko urtarrilean bereizi egin ziren legegintza eta eragiletza funtzioak, eta kontseilu nagusiak (28 kidez osatua) kontseilu eragile edo gobernu bat izendatu zuen, lehendakaria buru zuela. [[1993]]ko martxoaren 14an, andorratarrek, erreferendum bidez, indarrean zuten sistema erdi feudala baztertu eta konstituzio berri bat onartu zuten, eta geroztik, estatu burujabe eta demokratikoa ezarri da.
 
Konstituzio horrek bide ematen dio Andorrari justizia aginpide burujabea izateko, bere kanpo politika propioa garatzeko eta nazioarteko erakundeetan parte hartzeko. 1993an onartu zuten Nazio Batuetan. Gainera, alderdi politikoak eratu ahal izan dituzte eta baita sindikatuak ere, lehenago ez baitzen ez alderdirik eta ez sindikaturik. Grebarako eskubidea ere legeztatua izan da.
 
Bi printzekideek segitzen dute estatuburu izaten, baina orain, herrialdeko mugei buruzko legeen gainean dute soilik [[beto eskubide]]a. Frantziak eta Espainiak lehengo ardurekin jarraitzen dute printzerriaren defentsa eta diru arazoei dagokien guztian. Konstituzio berria onetsi ondorengo 1993ko abenduan egin ziren lehen hauteskundeak, eta [[1994]]ko urtarrilean Oscar Ribas Reig hautatu zuten Andorrako lehen gobernu burujabeko presidente. [[2004]]ko azaroaren 15ean, lankidetza hitzarmena sinatu zuen [[Europar Batasuna]]rekin.
 
== Gobernua eta administrazioa ==
=== Politika ===
[[1993]]ko martxoaren 14an onartutako konstituzioaren arabera, Andorra printzerri parlamentarioa da. Bi estatuburu ditu (''printzekideak''): [[Frantziako Errepublika]]ko estatuburua (eta [[La Seu d'Urgell]]eko [[apezpiku]]a. Hala ere, benetako boterea andorratarrek aukeratutako [[Andorrako Kontseilu Nagusia|Kontseilu Nagusiak]] dauka (28 kide, lau urterako hautatuak). Kontseiluak botere legegilea dauka eta bertatik ateratzen da gobernua, botere betearazlea duena.
 
Justiziako Kontseilu Gorena da botere judizialaren gorengo organoa. ''Els Comuns'' deituriko erakundeek —[[udal]] erako instituzioak dira— eskuduntza handia dute.
 
=== Banaketa administratiboa ===
[[Fitxategi:Andora.png|thumb|300px|eskuinera|Andorrako zazpi parrokiak]]
{{sakontzeko|Andorraren banaketa administratiboa}}
Andorra 7 parrokiatan dago banatuta:
# [[Canillo]] (Soldeu)
# [[Encamp]]
# [[Ordino]] (El Serrat)
# [[La Massana]]
# [[Andorra la Vella]] (Hiriburua)
# [[Sant Julià de Lòria]]
# [[Escaldes-Engordany]]
 
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
[[2016]]an 77.281 biztanle zituen Andorrak.<ref name="zenbatespen"/> Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %14,4 dira, 15-24 urte bitartekoak %9,6, 25-54 urte bitartekoak %46,2, 55-64 urte bitartekoak %14,2 eta 65 urtetik gorakoak %15,6. Bizi itxaropena 82,9 urtekoa da; 80,7 urtekoa gizonezkoena eta 85,2 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).<ref name=cia>{{erreferentzia |url=https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/an.html | izenburua=Andorra |sartze-data=2018-10-27 |argitaletxea=cia.gov}}</ref>
 
=== Banaketa etnikoa ===
Jatorrizko andorratarrak —katalanak, kulturaz eta hizkuntzaz— biztanleen herena baino gutxiago dira, gaur egun. Gainerako biztanleak etorkin espainiarrak (biztanle guztien %60 inguru) eta frantsesak dira, gehienbat. Etorkin horiei kupo sistema zorrotz baten arabera eman zitzaien egoitza baimena. Biztanle guztien %36,65ek baino ez du andorratar hiritartasuna. Gainerakoak [[espainia]]rrak, [[portugal]]darrak edo [[frantses]]ak dira nagusiki.
 
=== Hizkuntzak ===
[[Katalan]]a hizkuntza nazionala den arren, [[gaztelania]] eta [[frantses]]a ere asko erabiltzen dira.
 
=== Erlijioa ===
Andorratarren %85 [[Katolizismo|katoliko]]ak dira. [[Meritxelleko Andre Maria]] da haien zaindaria.
 
== Ekonomia ==
Andorrako ekonomia, tradizioz, [[abere]] hazkuntzan ([[ardi]]ak, batik bat), [[tabako]]aren langintzan eta basoetan oinarritzen zen. [[Nekazaritza]]k lur gutxi ditu, lur guztietako %2 baino ez, eta nagusiki [[tabako]]a ekoizteko erabiltzen da. [[Artzaintza]], ordea, garrantzitsua da.
 
[[Fitxategi:Pas_de_la_Casa-Hivern.jpg|thumb|eskuinera|280px|Pas de la Casa, Grandvalira eski estazioa.]]
Hala ere, [[1950]]etik aurrera, [[turismo]]ak izugarrizko gorakada izan zuen eta, gaur egun, printzerriko jarduera nagusia da, urtean 8 milioi bisitari inguru jasotzen baititu.<ref>{{erreferentzia |url=http://www.actua.ad/es/news/la-cifra-de-visitantes-en-andorra-volvi%C3%B3-aumentar-en-2016-y-super%C3%B3-los-8-millones |izenburua=La cifra de visitantes en Andorra volvió a aumentar en 2016 y superó los 8 millones |argitaletxea=actua.ad |sartze-data=2018-10-28}}</ref> [[Eski]] estazioek, neguan, udako klima eta mendi ikuspegi ederrek, eta orobat zergarik gabeko produktuen eskuragarritasunak [[Turismo|turista]] asko erakartzen dituzte. [[Turismo]]an oinarritutako ekonomia da nagusiki, eta hirugarren sektoreak [[Barne produktu gordin|BPG]]aren %80 hartzen du.<ref name=cia/> Dena dela, azken urteetan inguruko herrialdeen garapen turistikoak erakargarritasuna zertxobait moteldu dio; nolanahi ere, baliabide gehiago ere ditu: energia elektrikoa ekoizteko ur-jauziak, ur minerala, burdin meak eta beruna, besteak beste.
 
1990etik aurrera, finantza zerbitzu berriak jarri ziren abian eta indar handia hartuz joan ziren, banku-sekretuaren lege zorrotzari eta zerga apalei esker. Andorrako gobernuaren sarrera bakarrak zerga gutxi batzuk eta [[zigilu]]en salmentak uzten dizkion irabaziak dira. Banku eta finantza kontuetan ere garrantzia dauka herrialdeak. [[Europar Batasun]]eko kide ez den arren, itun bereziak sinatu ditu merkataritza askea bultzatzeko, eta nazioartean bere produktuak saltzeko Europar Batasuneko beste herrialdeek dituzten erraztasun berberak ditu. Andorrak ez du inoiz [[diru]] propiorik izan, beti [[espainiar pezeta]] eta [[frantziar libera]]rekin aritu izan da eta, [[2002]]az geroztik, [[euro]]a erabiltzen da.
 
== Kultura ==
=== Ondare erromanikoa ===
[[Fitxategi:Santa Coloma (esglèsia).jpg|thumb|eskuinera|280px|Santa Coloma eliza.]]
Estilo erromanikoko 40 eliza baino gehiago daude Andorran. Eraikin txiki eta apaindura gutxikoak izaten dira. Hauek dira aipagarrienak:<ref>{{erreferentzia |url= http://visitandorra.com/ca/multimedia/galeria-multimedia/itineraris-culturals/ |izenburua=Itineraris culturals |argitaletxea=visitandorra.com |sartze-data=2010-10-29}}</ref>
* Sant Serni de Nagol (XI. mendea)
* Sant Climent de Pal (XI-XII. mendeak)
* Sant Miquel d'Engolasters (XII. mendea)
* Sant Romà de les Bons (XI-XIII. mendeak)
* Sant Joan de Caselles (XI-XII. mendeak)
* Sant Martí de la Cortinada (XII. mendea)
* Santa Coloma (IX-X. mendeak). Kanpandorre borobila du, lau solairutakoa eta teilatu konikoa.
 
=== Kirolak ===
[[Eski]]a da kirol nazionala. 2010eko Neguko Olinpiar Jokoen antolatzailea izateko hautagaitza aurkeztu zuen, baina ez zuen lortu.<ref>{{erreferentzia |egilea= Ivan M |url= https://www.nevasport.com/noticias/art/10026/Reacciones-tras-la-desestimacion-de-Jaca-y-Andorra-la-Vella-por-parte-del-COI/ |izenburua=Reacciones tras la desestimación de Jaca y Andorra la Vella por parte del COI |argitaletxea=nevasport.com |sartze-data=2010-10-29 }}</ref> [[Bàsquet Club Andorra|BC Andorra]] saskibaloi taldea [[ACB]] ligan dago.
 
=== Jaiak ===
Andorrako jai nagusiak bi dira: [[martxoaren 14]]a (konstituzioa onartu zen eguna) eta [[irailaren 8]]a ([[Meritxelleko Andre Maria]]ren eguna, Andorrako zaindari erlijiosoa).
 
== Ikus, gainera ==
* [[Herrialde Katalan]]ak
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2014/08/26}}
{{erreferentzia_zerrenda|2}}
 
== Kanpo estekak ==
{{commonskat}}
* {{ca}} [http://www.govern.ad Andorrako gobernuaren webgunea], govern.ad