Iñigo Urkullu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
59. lerroa:
Bestalde, 2019ko urrian, ETAren kontrako bere atzera begirako ikuspegi irmoa berretsi zuen: «ETA akatsa izan zen hasieratik bukaera arte, eta inoiz ez zen existitu behar», eta «indarkeria edo terrorismoa erabiltzea okerra da, oker larria. Oker etiko, politiko eta demokratikoa», adierazi zuen Sabino Arana Fundazioaren jardunaldi batean. Gainera, zuritu egin zuen bakearen aldeko ETAren amaierako Ipar Euskal Herriko ekitaldietan Jaurlaritzak parte hartu ez izana, ETAk gutun batean Jaurlaritza iraindu zuela argudiatuz eta borroka armatua uzteko ETAk hartutako jokabidea gutxietsiz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Gotzon|abizena=Hermosilla|izenburua=Urkulluk dio ETA «oker bat» izan zela «hasieratik amaieraraino»|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1872/017/001/2019-10-15/urkulluk-dio-eta-oker-bat-izan-zela-hasieratik-amaieraraino.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-10-15}}</ref>
 
Kataluniako prozesu subiranistarekiko, distantziak agertu ditu. 2019ko urrian, buruzagi katalanen kontrako prozesuaren epaia jakin eta berehala emandako adierazpen ofizialean, zentzugabetzat jo zuen prozesu judiziala, baita epaia "zorigaiztokotzat" ere, eta Espainiako politikaren judizializazioaren kontra ohartarazi. Aldi berean, lasaitasuna eskatu zuen joko politikoan, eta negoziazio politikoaren bidea babestu.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Urkullu: 'Amaiera judizial honek ez du ezer ixten'|hizkuntza=eu|data=2019-10-14|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6736928/proces-epaia-urkulluren-mezu-instituzionala-2019ko-urria/|aldizkaria=Euskal Irrati Telebista|sartze-data=2019-10-15}}</ref>
 
<br /><gallery>