Iñigo Urkullu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
57. lerroa:
2019ko uztailean, kartzelan 20 eta 30 urte inguru emandako euskal preso-ohiei jende talde batek Oñatin eta Hernanin ongietorria eman ondoren, haserrea agertu eta "erabat gaitzetsi" zituen ekitaldiok, adieraziz ez dela lege kontua, "gutxieneko etikarik gabe gabe ezin d[el]a elkarbizitzarik eraiki", Ertzaintzak ekitaldian deliturik ikusi ez zuen arren.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Preso ohiei egindako harrerak gaitzetsi ditu Urkulluk eta etika aldarrikatu du|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6576193/presoen-harrerak-gaitzetsi-ditu-inigo-urkulluk-eta-etika-aldarrikatu-du/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-08-02}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=ARGIA|izenburua=Zabaleta eta Ugarte preso ohiei egindako harrerak ikertzeko agindu du Espainiako Gobernuak|hizkuntza=eu|data=2019-07-29|url=https://www.argia.eus/albistea/zabaleta-eta-ugarte-preso-ohiei-egindako-harrerak-ikertzeko-agindu-du-espainiako-gobernuak|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-08-02}}</ref> Antzeko bidetik, adierazi zuen "moralki eta etikoki onartezina", "biktimen sentsibilitatearen kontrakoa", zela Jon Bienzobas [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] euskal presoaren margolanak [[Galdakao|Galdakaoko]] erakusketa batean ikusgai jartzea, eta, ondorioz, bertan behera utzi behar zela erakusketa hori.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Polémica por la exposición de un preso de ETA|data=2019-10-09|url=https://www.lavanguardia.com/local/paisvasco/20191009/47879165352/polemica-exposicion-preso-eta-galdakao-bienzobas-tomas-y-valiente.html|aldizkaria=La Vanguardia|sartze-data=2019-10-11}}</ref>
 
Bestalde, 2019ko urrian, ETAren kontrako bere atzera begirako ikuspegi irmoa berretsi zuen: «ETA akatsa izan zen hasieratik bukaera arte, eta inoiz ez zen existitu behar», eta «indarkeria edo terrorismoa erabiltzea okerra da, oker larria. Oker etiko, politiko eta demokratikoa», adierazi zuen Sabino Arana Fundazioaren jardunaldi batean. Gainera, zuritu egin zuen bakearen aldeko ETAren amaierako Ipar Euskal Herriko ekitaldietan Jaurlaritzak parte hartu ez izana, ETAk gutun batean Jaurlaritza iraindu zuela argudiatuz eta ETAren borroka armatua erakutsitakouzteko ETAk hartutako jokabidea gutxietsiz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Gotzon|abizena=Hermosilla|izenburua=Urkulluk dio ETA «oker bat» izan zela «hasieratik amaieraraino»|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1872/017/001/2019-10-15/urkulluk-dio-eta-oker-bat-izan-zela-hasieratik-amaieraraino.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-10-15}}</ref>
 
<br /><gallery>