Magma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Bandalismoa desegin
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}es las rocas que me saco por el culoooo perras
{{beste erabilpen batzuk|Magma (argipena)}}
 
 
[[Fitxategi:Aa_large.jpg|thumb|320px|[[Kilauea]] sumendiaren [[laba]]]]
'''Magma''' ({{lang-el|μάγμα}}, "ukendu lodia"), Lurrarren edo beste planeten barneko arroka urtuen masak hartzen duen izena da. [[Tenperatura]] handiko nahasketa faseanitza da, osagai likido, gas eta solidoz osaturik dagoena. Bere sorreratik, gainazalean solidotu baino lehenago goraka doan magmari, [[laba]] deritzo. Magma hozten denean [[arroka igneo]]ak sortzen dira.
 
== Magma motak ==
Bere konposizioaren arabera, 700 °C baino gutxiagotik 1500 °C baino gehiagorainoko tenperaturak hartzen ditu. Osagai solidoak kristalak eta [[arroka]] zatiak izaten dira, likidoen artean gehienbat silikatoak izaten ditu eta gasetan aipagarrienak [[hidrogeno]]a, [[oxigeno]]a, [[karbono]]a, [[sufre]]a eta [[kloro]]a dira. Iturri parental baten [[fusio partzial]] edo erabatekotik eratzen da [[mantu]]aren gainaldea eta [[lurrazal]]aren oinarriaren arteko eremuan.
 
Bere mineral edukiagatik, magma lau talde handitan sailka daiteke:
* [[Ultramafiko|Magma ultramafikoak]]: SiO<sub>2</sub> 45% baino gutxiago dutenak dira. 1500&nbsp;°C-tik gorako tenperatura hartzen du. Dentsitate oso handia eta biskositate oso baxua du. Mantuaren goiko partean hozten da eta [[peridotita]]k eratzen ditu.
* [[Mafiko|Magma mafikoak]]: SiO<sub>2</sub> %50etik behera dute eta [[magnesio]], [[burdin]] eta [[kaltzio]]an aberatsak dira. 1300&nbsp;°C-tik gorako tenperatura hartzen du. Dentsitate handia du eta biskositate baxua. Plaken arteko muga [[Muga konbergente|konbergente]] zein [[Muga dibergente|dibergentetan]] azaleratzen da eta hozterakoan [[basalto]]a eratzen da.
* Tarteko magmak: SiO<sub>2</sub> %60 inguruan izaten dute eta 1000&nbsp;°C inguruko tenperatura hartzen dute. Biskositatea eta dentsitatea ere tartekoak dira. Hozterakoan [[andesita]]k eratzen dituzte.
* [[Felsiko|Magma felsikoak]]: SiO<sub>2</sub> %70etik gora dute eta [[sodio]] eta [[potasio]]an aberatsak dira. Tenperatura ez da 900&nbsp;°C-ra iristen eta biskositate handia izaten dute. Hozterakoan [[granito]]a eratzen da.
 
== Jario magmatikoa ==
Magma, sakonera handian dagoen iturri parental baten fusio partzialetik eratzen da (lurrazalaren oinarria eta mantuaren gainaldea). Fusio partziala bultzatzen duten faktore nagusiak, honako hauek dira: 1) ur edukia, 2) tenperatura, 3) presioa eta 4) iturri parentalen konposaketa. Faktore hauetatik, batzuk beste batzuen gainetik egongo dira, magma eratzen den giro tektonikoaren arabera: Karibe eta [[Japonia]] bezalako [[muga konbergente|subdukzio]] guneetan, faktore kritikoa, mantuko ur edukia da. [[Ozeano dortsal]]etan, [[Erdialdeko Atlantikoko dortsala|Dortsal mesoatlantikoan]] edo East Pacific Rise delakoan kasu, faktore kritikoa, hedapen ardatzean presio gutxitzea da. [[Alpeak]] bezalako talka guneetan, lurrazalaren oinarrian presioaren eta tenperaturaren igotzea da. Itsasoko mendi batzuetan, Hawaii edo [[Islandia]] kasu, behe mantuaren oinarritik datozen anomalia termikoek (luma edo puntu beroak) sortutako tenperatura igotzea da.
 
== Arroka igneoak ==
{{sakontzeko|Arroka igneo}}
[[Fitxategi:Igneous rock Santoroni Greece.jpg|thumb|250px|Arroka igneoa]]
Magmaren hoztearen emaitza, [[arroka igneo]]ak dira. Eta hoztearen baldintzen arabera, arrokak, pikor fin edo sendokoak izan daitezke.