Olinpiar Jokoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
Nazioarteko Olinpiar Batzordea
54. lerroa:
{{Sakontzeko|Paralinpiar Jokoak}}
[[1948]]<nowiki/>an, Sir [[Ludwig Guttmann]]<nowiki/>ek [[Bigarren Mundu Gerra]]<nowiki/>ren ondoren [[Soldadu (argipena)|soldadu]]<nowiki/>en errehabilitazioa sustatzeko erabakia hartu zuela adierazi eta hainbat ospitaleren arteko kirol ekitaldi bat antolatu zituen, [[1948ko Londresko Olinpiar Joko]]<nowiki/>ekin bat eginez. Hurrengo hamabi urteetan, Guttmannek eta beste batzuek kirola sendatzeko bide gisa erabiltzeko ahaleginak egiten jarraitu zuten. [[1960ko Erromako Olinpiar Joko]]<nowiki/>etarako, Guttmannek 400 atleta bildu zituen "olinpiada paraleloan" lehiatzeko, lehen [[Paralinpiar Jokoak]] bihurtuz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=History of the Paralympics|hizkuntza=en-GB|data=2008-09-04|url=http://news.bbc.co.uk/sport2/hi/other_sports/disability_sport/7582206.stm|sartze-data=2019-10-09}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=History of the Paralympic Games - Canada 2010|data=2010-03-12|url=https://web.archive.org/web/20100312224915/http://www.canada2010.gc.ca/101/histor/010203-eng.cfm|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-09}}</ref>. Ordutik, olinpiar urte bakoitzean ospatzen dira Paralinpiar Jokoak. [[1988ko Seulgo Olinpiar Joko]]<nowiki/>etatik, Olinpiar Jokoen egoitza den hiria Paralinpiar Jokoen egoitza ere bada. 2001ean, [[Nazioarteko Olinpiar Batzordea|Nazioarteko Olinpiar Batzorde]]<nowiki/>ak (NOB) eta [[Nazioarteko Paralinpiar Batzorde]]<nowiki/>ak (CPI) akordio bat sinatu zuten, non hiri anfitrioiek Olinpiar Jokoak zein Paralimikoak administratzeko konpromisoa hartzen zutela bermatzen zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=IPC-IOC Co-operation|data=2012-05-19|url=https://web.archive.org/web/20120519023623/http://oldwebsite.paralympic.org/IPC/IPC-IOC_Co-operation.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-09}}</ref>.
 
== Nazioarteko Olinpiar Batzordea ==
{{Sakontzeko|Nazioarteko Olinpiar Batzordea}}
[[Fitxategi:Siege cio.jpg|thumb|274x274px|[[Nazioarteko Olinpiar Batzordea]]<nowiki/>ren egoitza [[Lausana]]<nowiki/>n, [[Suitza]]]]
[[Olinpiar Mugimendua]]<nowiki/>k nazioko eta nazioarteko erakunde, [[kirol-federazio]], [[komunikabide]], [[atleta]], [[funtzionario]], [[epaile]] eta [[Olinpiar Gutun]]<nowiki/>eko arauak betetzearekin ados dagoen beste edozein pertsona eta erakunde biltzen ditu<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Who we are|hizkuntza=en|data=2019-10-04|url=https://www.olympic.org/about-ioc-olympic-movement|aldizkaria=International Olympic Committee|sartze-data=2019-10-15}}</ref>.
 
Olinpiar Mugimenduaren aterki erakundea, [[Nazioarteko Olinpiar Batzordea]], Olinpiar Jokoen edizio bakoitzaren egoitza den hiria aukeratzeaz, horien plangintza gainbegiratzeaz, kirol programa eguneratzeaz eta onartzeaz, eta babesletza eta irrati-difusio eskubideen negoziazioaz arduratzen da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Wayback Machine|data=2011-04-29|url=https://web.archive.org/web/20110429054311/http://multimedia.olympic.org/pdf/en_report_843.pdf|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-15}}</ref>. Egoitza [[Lausana|Lausanan]] ([[Suitza]]) duen erakunde hau [[Pierre de Coubertin|Pierre de Coubertinek]] sortu zuen [[1894]]. urtean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Who we are|hizkuntza=en|data=2019-10-04|url=https://www.olympic.org/about-ioc-olympic-movement|aldizkaria=International Olympic Committee|sartze-data=2019-10-15}}</ref>.
 
Mugimendu olinpikoak hiru elementu nagusi ditu:
 
* '''Nazioarteko federazioak''': [[kirol]] bat arautzen duten nazioarteko organoak dira. Adibidez, [[FIFA|Nazioarteko Futbol Elkartuen Federazioa]] (FIFA) futbolaren nazioarteko federazioa da. 35 federazio daude Olinpiar Mugimenduan, olinpiar kirol bakoitzaren ordezkari gisa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=For the good of the athletes - The Official Website of the Beijing 2008 Olympic Games|data=2013-01-15|url=https://web.archive.org/web/20130115065135/http://en.beijing2008.cn/news/official/ioc/n214186786.shtml|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-15}}</ref>.
* '''Batzorde olinpiko nazionalak''': herrialde bakoitzaren barruko mugimendu olinpikoa ordezkatzen eta arautzen dute. Esaterako, [[Suediako Olinpiar Batzordea]]. NOBk aitortutako 205 batzorde olinpiko nazional daude<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Wayback Machine|data=2011-04-29|url=https://web.archive.org/web/20110429094019/http://multimedia.olympic.org/pdf/en_report_1138.pdf|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-15}}</ref>.
* '''Olinpiar Jokoetako Batzorde Antolatzaileak''': aldi baterako batzordeak dira, Olinpiar Joko bakoitza antolatzeaz arduratzen direnak. Batzorde horiek edizio bakoitzaren ondoren desegiten dira, azken txostena NOBri ematen zaionean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Organising Committees for the Olympic Games|hizkuntza=en|data=2018-12-20|url=https://www.olympic.org/ioc-governance-organising-committees|aldizkaria=International Olympic Committee|sartze-data=2019-10-15}}</ref>.
 
[[Frantses|Frantsesa]] eta [[Ingeles|ingelesa]] dira Olinpiar Mugimenduaren [[hizkuntza]] ofizialak. Jokoen edizio bakoitzean erabiltzen den hizkuntza egoitzako herrialdeko hizkuntza da — hizkuntzak, herrialdeak hizkuntza ofizial bat baino gehiago badu —. Aldarrikapen bakoitza hiru hizkuntza horietan — edo gehiagotan — egiten da, edo bi nagusietan, baldin eta egoitzako herrialdea ingelesa edo frantsesa bada hizkuntza ofiziala.
 
== Kirolak ==
{{Sakontzeko|Kirol olinpiko}}
Olinpiar programak 35 [[kirol]], 30 [[Diziplina (argipena)|diziplina]] eta 400 lehiaketa inguru izaten ditu. Adibidez, [[Borroka (argipena)|borroka]] bi diziplinatan banatzen den kirol olinpiko bat da: greko-erromatarra eta [[Borroka libre|librea]]. Udako Olinpiar Jokoetan 26 kirol daude eta Neguko Olinpiar Jokoetan, berriz, 15 kirol<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Wrestling - The Official Website of the Beijing 2008 Olympic Games|data=2012-09-22|url=https://web.archive.org/web/20120922111157/http://en.beijing2008.cn/sports/wrestling/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-10}}</ref>. [[Atletismo|Atletismoa]], [[igeriketa]], [[Eskrima|esgrima]] eta [[Gimnastika artistiko|gimnasia artistikoa]] dira edizio guztietan dauden kirol olinpiko bakarrak. Bestalde, [[Alpetar eski|eskia]], [[Izotz gaineko patinaje artistiko|izotz gaineko patinaje artistikoa]], [[Izotz hockey|izotz hockeya]], eski konbinatua, [[Eski-jauzi|eski jauzia]] eta [[Izotz gaineko abiadura-patinaje|izotz gaineko abiadura-patinajea]] dira [[1924]]<nowiki/>an ekitaldi hau sortu zenetik neguko edizio guztietan agertzen diren neguko kirolak. [[Badminton|Badimintona]], [[Saskibaloi|saskibaloia]] eta [[Boleibol|boleibola]], erakustaldi kirol gisa agertu ziren lehen aldiz, geroago ordea erabateko olinpiar kirolak bihurtu ziren<ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=Sports {{!}} List of Summer and Winter Olympic Sports|hizkuntza=en|data=2019-01-29|url=https://www.olympic.org/sports?sc_site=website&|aldizkaria=International Olympic Committee|sartze-data=2019-10-10}}</ref>. Lehen Jokoetan aurkeztu ziren kirol batzuk programatik kendu zituzten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=INTERNATIONAL OLYMPIC COMMITTEE - SPORTS|data=2008-12-18|url=https://web.archive.org/web/20081218082711/http://www.olympic.org/uk/sports/past/index_uk.asp|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-10}}</ref>.
 
NOBk aitortutako nazioarteko [[federazio]]<nowiki/>ek arautzen dituzte kirol olinpikoak, eta kirol horien ikuskatzaile globalen funtzioak betetzen dituzte. 35 federazio daude ordezkatuta NOBen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=International Sports Federations (IFs) with Olympic Recognition|hizkuntza=en|data=2018-12-20|url=https://www.olympic.org/ioc-governance-international-sports-federations|aldizkaria=International Olympic Committee|sartze-data=2019-10-10}}</ref>. NOBk onartutako kirol batzuk ez daude programa olinpikoan sartuta. Kirol hauek ez dira kirol olinpikotzat hartzen, baina estatus honetara pasa daitezke NOBren berrikuspen batean, Olinpiar Joko bakoitzaren amaieran egiten dena. Berrikuspen hauetan zehar, kirolak programatik kanpo utz daitezke, baldin eta erabaki hori NOBko kideen bi herenek hartzen badute<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Wayback Machine|data=2011-04-29|url=https://web.archive.org/web/20110429094118/http://multimedia.olympic.org/pdf/en_report_942.pdf|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-10}}</ref>. Badira inoiz olinpiar saio batean egon ez diren kirol aitortuak, tartean [[Xake|xakea]] eta [[Surf|surfa]]<ref name=":2" />.