Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''' [[Euskal Herria]]n [[1983]] urtean [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] aurka izandako [[gerra zikin (argipena)|gerra zikineko]] hilketa izan zen, non Espainiako Gobernuko kargu politiko eta [[Guardia Zibila|Guardia Zibileko]] agintari eta kide zenbaitek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako [[euskadi Ta Askatasuna|etakide]] gazteak bahitu, Guardia Zibilaren [[La Cumbre jauregia|Donostiako La Cumbre jauregiko]] instalazioetan bortizki torturatu eta azkenik [[Alacant]]era eraman eta bertako landan [[erailketa|erail]] zituzten. Bahiketa eta ondorengo erailketa estatuko aparatuek antolatutako [[GAL]] erakundearen lehenengo ekintza izan ziren.
 
Erail ondoren, Lasa eta Zabalaren gorpuak lurperatu zituzten. 1984 urtearen hasieran, ezezagun batek erailketa [[GAL]]en izenean erreibindikatu eta gorpuak Busot herrian lurperaturik zeudela adierazi zuen; baina Lasa eta Zabala desagerturik jarraitu zuten, harik eta 1985 urtean Busot herrian halabeharrez aurkitutako gorpuzkiak 1995 urtean aztertu eta Lasa eta Zabalarenak zirela frogatu zen. Lekuko baten testigantzak 1983 urtean Donostian ziharduten [[Enrique Rodríguez Galindo]] [[Guardia Zibila]]ren komandantea eta beste zenbait guardia zibil inplikatu zituen hilketan. Ondorengo epaiketak Galindo, ordurako Guardia Zibileko jenerala, [[Ángel Vaquero]] teniente koronela, [[Julen Elgorriaga]] Gipuzkoako [[gobernadore zibil]] ohia eta Enrique Dorado eta Felipe Bayo guardia zibil ohiak erruduntzat jo eta kartzela zigorra jarri zien 2000 urtean. Espetxe zigorrak 70 urtetik gorakoak izan ziren arren, erantzule guztiak aske ziren 2004 urtean.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=GAL 30 urte - Berria.eus|hizkuntza=eu|url=https://berria.eus/GAL|aldizkaria=berria.eus|sartze-data=2019-10-15}}</ref>
 
== Joxean Lasa eta Joxi Zabala ==
[[1995]]eko udaberrian, Alacanteko Polizia Judizialeko goi karguak, GAL erakundeari egozten zitzaizkion pertsonen desagerpenen kasuei erreparatuta eta kareaz egiten zuten erabilera antzekoaz konturatuta, Busot herrian atzemandako gorpuak Lasa eta Zabalarenak izan zitezkeela susmatu zuen. Gorpuzkinei autopsia eta ADN probak egin ostean, hipotesia baieztatu egin zen. Hamahiru urteren ostean, Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatu zituzten.
[[Fitxategi:Lasa eta Zabala gogoratuz.jpg|thumb|250px|Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, [[Tolosa]]n. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate]]
1995eko [[ekainaren 21]]ean, Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak Euskal Herrira iritsi ziren. Zekartzan hegazkina [[Donostia-Hondarribia aireportua|Hondarribiko aireportuan]] lurreratu zen arratsaldez. Aireportuko atarian senitarteko, lagun eta herritar ugari bildu ziren bi gazteen senitartekoei babesa eman eta gorpuen bahiketa salatzeko. Espainiar poliziaren eta bildutakoen artean istiluak sortu ziren, eta hainbat lagun zauritu ziren.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hondarribiako aireportua (1995eko ekaina)|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.youtube.com/watch?v=FizdpKbwqZE|sartze-data=2019-10-15}}</ref> Carlos Bueren epaileak gorpuak heldu bezain laster lurpera zitzaten emandako aginduaren aitzakian, polizia indarrek gorpuak bahitu eta maite zituztenei haiengana gerturatzen utzi gabe eraman zituzten Tolosara. Hilerrian bildu zirenek ezin izan zieten azken agurra lasai eman GALek eraildako bi gazteei. [[Ertzaintza]]k gogor egin zuen senitarteko eta adiskideen aurka, eta hainbat pertsona zauritu zituen. Lasa eta Zabalaren familiek gogor salatu zuten polizia autonomikoaren jarrera. Hurrengo egunean Santa Maria parrokia leporaino bete zen bi gazteei eskainitako elizkizunean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ediciones El|abizena=País|izenburua=La Ertzaintza carga contra los familiares de Lasa y Zabala cuando intentaban hacerse cargo de los féretros|hizkuntza=es|data=1995-06-22|url=https://elpais.com/diario/1995/06/22/espana/803772019_850215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2019-10-15}}</ref>
 
[[2000]]ko maiatzean, [[Espainiako Auzitegi Nazionala]]k sententzia atera zuen: [[Enrique Rodríguez Galindo|Enrique Rodriguez Galindo]], [[Julen Elgorriaga]], [[Angel Vaquero]], [[Felipe Bayo Leal]] eta [[Enrique Dorado]] Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu, erail eta desagerrarazteagatik 365 urteko kartzela zigorrera kondenatu zituzten. Aipatutako bakar batek ere ez ditu hamar urte eman kartzelan. Lekukoek azaldu dutenez, kartzelan egon ziren bitartean tratu preferentziala jaso zuten. Lasa eta Zabalaren hilketa espainiar epaitegietara iritsi den [[GAL]] kasuarekin loturiko sei kasuetako bat izan zen, guztira GAL erakundeak 27 pertsona erail zituen arren.
 
[[2008]]ko urriaren 18an, berriz ere istilu larriak izan ziren Tolosako herrian, Madrilgo Audientzia Nazionaleko [[Baltasar Garzón|Baltasar Garzon]] epailearen aginduz [[Ertzaintza]]k Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren aldeko omenaldi bat indarrez galarazi baitzuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Lasa eta Zabalaren omenaldia, 2008|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.youtube.com/watch?v=qUCck3oOFKw|sartze-data=2019-10-15}}</ref>
 
Zenbait herritar zauritu eta 6 atxilotu zituzten gertakarietan.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.info|izenburua=Sei lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Tolosan, Lasa eta Zabala oroitzeko manifestazioa eragoztean|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/29896/sei-lagun-atxilotu-ditu-ertzaintzak-tolosan-lasa-eta-zabala-oroitzeko-manifestazioa-eragoztean.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-10-15}}</ref> Gerla zikinaren bi biktimen senideek eta herritarrek gogor salatu zuten omenaldia horrela zapuztea, "Joxi eta Joxeanen hiletako irudiak errepikatu" zirela adierazita. Aldarrikatu zutenez, "armen, atxiloketen eta jazarpenaren bidez ez dute lortuko herri honen historia isiltzerik, ez dute Joxi eta Joxeanen oroimena ezabatzerik lortuko".
 
[[Jokin Bildarratz]] Tolosako alkateak ([[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]]), bere aldetik, "Madrildik inposatu zaigun beste erabaki baten ondorioa izan da hori" adierazi zuen.