Eutanasia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
9. lerroa:
Norberaren borondatezko eutanasia aldezten dutenek min eta sufrimenduz bizi denaren bizitza modu duinean amaitzea [[pertsona (argipena)|pertsona]] horren [[eskubide]]a dela argudiatzen dute, minik gabeko bizitza aldarrikatuz. Zilegitasun orokorraz gainera, praktikan jartzeak hainbat arazo sorrarazten ditu, gaixo edo elbarriaren nahiarekin eta egoera medikoarekin eta gaixoaren ingurukoen iritziarekin loturik. Giza duintasun kontzeptua maiz aipatzen da eutanasia aldeztu edo ukatzeko. Eutanasia aldezten dutenek gaixoaren giza duintasuna —minik eta sufrimendurik gabeko bizitza izateko eskubidea, alegia—, eta bere heriotzari buruz askatasun guztiz erabaki ahal izatea argudiatzen dituzte. Eutanasia errefusatzen dutenentzat, aldiz, bizia kentzea kasu guztietan bidegabekeria eta giza duintasunaren aurkakoa dela kontsideratzen dute. Medikuek ere, bizitzari buruzko erabakiak eta ekintzak egiten dituztenez, zer esan handia izaten dute eutanasiaren inguruan. [[Legedi|Ordenamendu juridikoaren]] aldetik ere eutanasia [[giza eskubideak|giza eskubidea]] den eztabaidatzen da, gaixoa bizirik segitu nahi duen erabakitzeko [[autonomia (argipena)|autonomoa]] ote den, besteak beste. Erlijio zenbaitetan, berriz, eutanasia guztiz gaitzetsi eta hilketatzat jotzen da, bizia eman eta kentzea [[Jainko]]ari soilik dagozkiola argudiatuz.
 
Funtsean, bi modu daude eutanasia egiteko: medikuak berak edo gaixoaren gertuko pertsona batek gaixoa edo elbarria laguntzea heriotza eragiten, eta eutanasia nahi duen gaixo edo elbarriari heriotza ekarriko dizkioten baliabideen berri eman eta eskura jartzea. Viva [[:en:Willyrex|Willyrex]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Willyrex|hizkuntza=en|data=2019-09-30|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Willyrex&oldid=918916662|sartze-data=2019-10-15|encyclopedia=Wikipedia}}</ref>!
 
== Ikus, gainera ==