Joxemi Zumalabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
No edit summary
4. lerroa:
'''Joxemi Zumalabe Goenaga''' ([[Donostia]], [[1950]]eko [[urriaren 14]]a - [[1993]]ko [[urtarrilaren 12]]a), kazetaria, marrazkilaria eta enpresaburu euskaltzalea izan zen, euskalgintzako eragile funtsezkoenetako bat.
 
''[[Argia (aldizkaria)|Zeruko Argia]]'' aldizkarian hasi zen kazetari lanetan, eta 1979an astekariak ''Argia'' izena hartu eta norabide berria hartu zuenean bera izan zen bultzatzaile nagusienetakoa. ''[[Euskaldunon Egunkaria]]ren''ren<nowiki/> sortzaile eta sustatzaile garrantzitsuenetakoa ere izan zen.
 
== Bizitza ==
11. lerroa:
Bere aita kultur eragile garrantzitsua zen garai hartako Donostiako giro euskaltzale eta abertzalean. Zeruko Argia aldizkaria berpizten eta ikastolak sortzen ([[Santo Tomas Lizeoa]]ren bultzatzaile nagusienetakoa izan zen, [[Koldo Mitxelena]] eta [[Karlos Santamaria]]rekin batera) ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Pintorea ere bazen, besteak beste [[Jorge Oteiza]]ren gaztetako laguna.
 
Familia giro [[abertzaletasun|abertzalean]] hezi zen Zumalabe. Hiru urte zituela hasi zen ikastolan. Karmele Esnal irakasleak [[Artzain Onaren Plaza]]nPlazan zuen lokalera joaten zen egunero. Ikastola klandestinoa zen artean. Esnalen eskolak bi urtez hartu ondoren, bost urte zituela [[Elbira Zipitria]]ren etxera pasatu zen, Donostiako Parte Zaharrean. Bederatzi urte bete arte aritu zen Zipitriaren eskoletan. Halabeharrez Sagrado Corazon ikastetxe erlijiosora joan behar izan zuen urtebetez.
 
Hamar urte egin zituenerako ordea, bere aitak [[Karlos Santamaria]] eta [[Koldo Mitxelena]]ren laguntzaz Santo Tomas Lizeoa sortua zutenez, hara joan zen ikastera. 1960. urtea zen. Ikaskide izan zituen, besteak beste [[Rafa Egiguren]] eta [[Antton Santamaria]]. Irakasleen artean berriz [[Rikardo Arregi Aranburu|Rikardo Arregi]] eta [[Ramon Saizarbitoria]] zeuden beste askoren artean. Azken horien eragina erabakigarria izan zen Zumalaberen euskaltzaletasunean.