Lurgorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robot: Reemplazo automático de texto (-Madrileko +Madrilgo)
5. lerroa:
== Biografia ==
 
[[Gipuzkoa]]rra zen jaiotzez, errenteriarra, [[1916]]ko urriaren 29an munduratu zelarik. Gurasoak, Jose Maria eta Juana zituen, [[Agurain]] eta [[Errenteria]]koak. Aitaren lan profesionala zela eta -[[Bilbo]]ko Hezkuntza Institutuko idazkari izendatu zuen 1916an [[Madril]]ekogo Instrukzioko Ministerioak- Bizkaiko hiriburura aldatu zen sendia, eta han egin zituen Jose Marik lehen ikasketak, 1929ra arte. Urte hartan Ministerioak berriro deitu zuen "Lurgorri"-ren aita Madrilera eta gurasoak eta lau seme-alabak hara joan ziren bizitzera.
 
Jose Mari Azkarragak Zuzenbideko Fakultatean ekin zien goi ikasketei [[1930]]ean. Ordurako bere gogoa zeharo maitemindua zegoen euskal sentimenduaz. Gurasoak abertzale eta euskaltzaleak zituen eta iturri horretatik edan zuen Jose Marik bere bizitza osoan. Aita, hogeita bat urterekin Agurainetik Madrilera lanera joan zena, espainiar hiriburuan euskaltzaletu zen, bertako Ateneon euskarazko klaseak hartu zituelarik. Lagun handiak izan zituen Odon eta [[Angel Apraiz]] gasteiztarrak, [[Abdon Gonzalez de Alaiza]] musituarra, [[Zelestino Agirresarobe]] tenore [[zarautz|zarauztarra]], [[Inazio Busca Sagastizabal]] musika konposagile zumarragatarra eta beste hainbat, eta Jose Mari seme gazteak ere giro hartaz kutsatu zen.