Inditex: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Reemplazo automático de texto (-Pariseko +Parisko)
25. lerroa:
[[1963]]. urtean [[Amancio Ortega Gaona]]k arropa ekoizteko enpresa bat sortu zuen. Pixkanaka, enpresa handituz joan zen eta [[Europa]]ra arropak exportatzen zituzten fabrikak zabaldu zituen. Dena den, ez zuen bere lehen Zara denda ireki [[1975]]. urterarte. Urte hartan, [[A Coruña]]ko erdiguneko kale batean zabaldu zuen lehen denda. Dendak izan zuen arrakastak eraginda, [[Galizia]] eta [[Espainia]]ko beste probintzia batzuetan denda gehiago zabaldu ziren. [[1985]]ean Inditex taldea sortu zen.
 
[[1988]]. urtean Zarak bere lehen denda zabaldu zuen [[Espainia]]tik kanpo, [[Portugal]]go [[Porto]] hirian. [[1989]] eta [[1990]] urteetan zehar [[New York]] eta [[Paris]]ekoko dendak zabaldu ziren. [[1991]]ean Pull and Bear katea sortu eta Massimo Duttiren akzioen %65a erosi zituen taldeak, [[1995]]ean akzioen gainerantzekoa erosi zuen. Pixkanaka herrialde ezberdinetan zabaldu ziren dendak, [[Mexiko]], [[Zipre]], [[Malta]], [[Belgika]], [[Suedia]] eta abar.
 
[[1998]]ean Bershka arropa katea sortu zen, emakume gazteen arropa salduz. Urte hartan [[Erresuma Batua]]n, [[Japonia]]n, [[Arabiar Emirerri Batuak|Arabiar Emirerri Batuetan]] eta [[Argentina]]n zabaldu ziren dendak besteak beste. Urtebete beranduago, Stradivarius Inditex taldearen bostgarren kate bihurtu zen. [[2000]]. urtean, [[Arteixo]]ko egoitza nagusia den eraikina inauguratu zen eta munduan zehar dendak zabaltzen jarraitu zuen Inditexek.