Eguzki-lore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
 
== Mitologia ==
[[Euskal Herriko mitologia]]n, eguzki-loreak ikur gisa garrantzi handia du. Haren itxurak [[eguzkia]] irudikatzen duenez, antzinako sineskeren arabera etxeak, [[baserri]]ak eta [[borda]]k [[sorgin]] eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz, ateetan jartzeko ohitura zegoen, bestalde sorginkeria, aztikeria eta madarikazioen aurkako babeslea ere ba omen zen. Egun ere, baserri giroko leku askotan jartzen da. Sineskera horien arabera, eguzki-lorearen babes ahalmena [[Donibane jaia|San Joan eguneko]] goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen.hfvjofjihfhihifh
 
Sineskera hori orokorrean [[Mendebaldeko Europa]]ko herrialde askotan jasotzen da: adibidez, [[Pirinioak|Pirinio]] mendietako bi alboetan, [[Aragoi]]n bai eta [[Alpeak|Alpeetako]] eskualdean ere, betiere sorgin eta izaki gaiztoen inguruko babesle gisa. Aragoin ''Cardo de bruixas'' edo ''Cardo machico'' deitu ohi zaio eta Alpeetako zenbait lekutan, ''Alpeetako eguzkia''.