Mielina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa:
'''Mielina''' [[neurona|neuronen]] geruza talde bat da, [[axoi]]a estaltzen duena, "[[leka]]" baten eran. [[Esfingofosfolipido]]ek eratzen dute geruza talde hau. Mielina "leka" hauek, neuroigorleak modu egokian igortzea eragiten du. Esfingofosfolipido hau, osagai hauetaz osaturik dago: [[alkohol]] bat [[esfingola]], [[koipe]] azido kate bat, [[fosfato]]a eta [[kolina]].
 
[[Nerbio sistema]] periferikoan, berriz, mielina hau, [[Schwannen zelulek]] eraturiko gantz eta proteina geruzez osaturik aurkitzen da. Zelula hauen mintzean aurkitzen da mielina hori. Mielinarik ez duten neuronen zatiak [[Ranvierren nodoak]] bezlabezala ezagutzen dira. Mielina, berez, kolore zurikoa izaten da. Horregatik, mielinizaturiko zatiari, materia zuria esaten zaio. Neuronen gorputz ez mielinizatuari, berriz, materia grisa esaten zaio, kolore hori baitu. Nerbio sistema zentralean, berriz, mielinaren sortzaileak, [[oligodendrozitoak]] dira, [[glia]]ren zelula batzuk.
 
Mielinaren gutxitzeak, edo deusezteak, hainbat gaixotasun ezberdin ekar ditzake. Horien artean, ezagunena, beharbada, esklerosi anizkoitza izango litzateke.