«Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran»: berrikuspenen arteko aldeak

1918 hasita
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==))
(1918 hasita)
=== Udaberriko ofentsiba ===
[[Fitxategi:Capture of Carency aftermath 1915 1.jpg|thumb|[[Carency|Carencyko]] herrixkaren errekuperaketa 1915ean]]
Ententeak udaberrian egindako azken ofentsiba [[Artoisko bigarren gudua]] izan zen. Eraso honen intentzioa Vimyko gailurra konkistatzea eta Douaiko lautada inbaditzea zen. Maiatzaren 9an frantziar 10. armada aurrera egin zuen, sei eguneko bonbardaketa eta gero, eta bost kilometro hartzea lortu zuten. Alemaniar errefortzuak kontraeraso bat egin zuten eta 10. armada bere hasierako posizioetara erretiratu behar izan ziren. Maiatzaren 15ean mugimendu guztia jada geldituta zegoen baina borroka ez zen 18ra arte amaitu.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Smith, Leonard V., 1957-|izenburua=France and the Great War, 1914-1918|argitaletxea=Cambridge University Press|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/50315088|isbn=0521661765|pmc=50315088|sartze-data=2019-08-03}}</ref> Maiatzean alemaniarrek [[La Ville-aux-Bois|La Ville-aux-Boisen]] frantziar dokumentu bat aurkitu zuten defentsa sistema berri bat deskribatzen zuena. Dokumentua hala zioenː Fronte oso gotortu bat leku guztietan izan beharrean, defentsa mailatan banatuko zen. Frontearen aurrealdea soldadu gutxi batzuekin defendatuko zen, lubakien postu aurreratuenetan banatuta eta atzerago hainbat bunker sistematan eta erresistentzia puntuetan ezarriko ziren. Malda handi bat bazegoen soldaduak atzealdean ezartzen ziren babestuta egoteko. Alemaniar goi-agintari batzei sistema hau gustatu zitzaien eta bere defentsetan erabiltzea erabaki zuten. Sistema honek "[[Defentsa Sakonean]]" sistema izatera garatuko zen urteekin.<ref name=":12">{{Erreferentzia|abizena=Herwig, Holger H.|izenburua=The First World War : Germany and Austria-Hungary, 1914-1918|argitaletxea=Arnold|data=1997|url=https://www.worldcat.org/oclc/34996156|isbn=0340677538|pmc=34996156|sartze-data=2019-08-03}}</ref>
 
1915ko udazkenean "[[Fokkerren Zigorra]]" aliatuen kontra efektua izaten hasi zuen, aliatuek gerra airean ia galduta izaterako puntura arte. Aliatuen errekonozimendu hegazkinek ezin zuten hegan egin eta beharrezkoak ziren artilleriari alemaniarren posizioak non zeuden kokatuta esateko, baita etsaien gotorlekuei argazkiak ateratzeko ere. <ref name=":8">{{Erreferentzia|abizena=Campbell, Christopher, 1951-|izenburua=Aces and aircraft of World War I|argitaletxea=Blandford Press|data=1981|url=https://www.worldcat.org/oclc/7441309|isbn=0713709545|pmc=7441309|sartze-data=2019-08-03}}</ref> Hala ere, alemaniar hegazkinek ez zuten airearen kontrol osoa lortu bere defentsa taktikengatik; aliatuen posizioak ez zuten bonbardatu edo erasotu nahi, ordea, bere posizio propioak babestea nahiago zuten.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Griffith, Paddy,|izenburua=Battle tactics of the Western Front : the British Army's art of attack, 1916-18|url=https://www.worldcat.org/oclc/906804298|isbn=9780300160611|pmc=906804298|sartze-data=2019-08-03}}</ref>
[[Erich von Falkenhayn|Erich von Falkenhaynek]] mendebaldeko frontean aurrerapen nagusi bat lortzea ezinezkoa zela erabaki zuen, eta sistema berri bat erabiltzea erabaki zuenː Frantzia garaituko zuen Frantziari hainbeste galera eraginduz gerrarekin jarraitzea ezinezkoa izateko puntura iritsi arte. Hura esan zuen bezala "Frantzia odolostuko dut".<ref>{{Erreferentzia|abizena=Knox, MacGregor.|izenburua=To the threshold of power, 1922/33 : origins and dynamics of the fascist and national socialist dictatorships. Volume 1|argitaletxea=Cambridge University Press|data=2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/190861899|isbn=9780511355745|pmc=190861899|sartze-data=2019-08-03}}</ref> Esandakoa aurrera eramateko bi taktika berri baimendu zituen; lehena urpekariek edozein itsasontzi erasotzea eta hondoratzea izan zen, berdin ematen zuen neutrala bazen ala ez, aliatuek jasotzen zuten materialak mozteko eta bigarrena frantziarrak erasotzea galera handiak eragiteko intentzioarekin. Falkenhaynen idea azken hau lortzeko Frantziak galdu ez zezakeen leku bat erasotzea izan zen, eta baldintza guztiak betetzen zituen lekua Verdungo hiri harresitua izan zen. [[Verdun (Meuse)|Verdungo]] hiria hainbat gotorlekuz inguratuta zegoen, ezagunenak [[Douaumont]] eta [[Fort Vaux]] izanda; gainera Verdunetik [[Paris|Parisera]] zuzeneko bidea zegoen. <ref name=":5" />
 
Falkenhaynek 5-6 kilometroko limite bat ezarri zion fronteari artilleriaren eraginkortasuna ez galtzeko, baita kontraeraso baten eraginkortasuna txikitzeko ere. Erabili zuen beste neurri garrantzitsu bat erreserben erabilera izan zen; erreserba guztiak aldi berean borrokan sartzea ordez, gutxika-gutxika sartu zituen, soldaduei atseden hartzeko denbora emanez.<ref name=":13">{{Erreferentzia|abizena=Marshall, S. L. A. (Samuel Lyman Atwood), 1900-1977.|izenburua=The American heritage history of World War I|argitaletxea=American Heritage Pub. Co.|data=[1964]|url=https://www.worldcat.org/oclc/384558|isbn=0517385554|pmc=384558|sartze-data=2019-08-05}}</ref> Erasoa prestatzen zeudenean alemaniarrek hegazkin asko kokatu zituzten fronte berri honetan frantziarren artilleriaren posizioa aurkitzeko betebeharrarekin. Maiatzean frantziarrek hainbat hegazkin ekarri zituzten eta Verdungo airea gudu-zelai berri bat bihurtu zen.<ref name=":8" />
 
=== Verdungo gudua ===
Verdunen gertatutakoa eta gero ikertuta Aliatuek airean nagusitasuna izaten saiatu zuten eta hau lortuta, irailera arte alemaniar hegazkin guztiak aireatik desagertu ziren. Aliatuen garaipenaren ondorioz Alemaniar Estatu Nagusiak taktika berri bat erabiltzen hasi zuten: Hegazkin bakar bat beste baten aurka joatea ez bezala taldeetan joaten ziren.<ref name=":8" /> Unitateak berriz bildu eta gero britainiar infanteria aurrerapen txiki batzuk lortu zituzten uztailaren amaieran, alemaniaren errefortzuak iritsita ere. Abuzturantz [[Douglas Haig|Haig]] jenerala aurrerapen nagusi bat gertatzea ezinezkoa izango zela esan zuen eta horregatik unitate txikietan birrantolatu zituen unitate handiagoetan eraso txikiak egiteko fronte estatiko batean. Guduaren azken fasea urrian eta azaroaren hasieran hasi zen, berriz ere mugimendu gutxirekin eta galera handiekin. Guztia esanda, Sommeko gudua amaitzean 8 kilometro soilik aurreratu ziren eta uztailean ezarritako objektiboak ez ziren bete. Britainiarrek 420.000 hildako eta zauritu jaso zituen eta frantziarrek 200.000. Esaten da alemaniarrek 465.000 zauritu eta hildako jaso zituzten baina ezin da jakin.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Watson, Alexander, 1979-|izenburua=Enduring the Great War : combat, morale and collapse in the German and British armies, 1914-1918|url=https://www.worldcat.org/oclc/870273122|isbn=9781139870634|pmc=870273122|sartze-data=2019-08-23}}</ref>
 
Sommeko guduaren azken zatian [[Tanke|Tankea]] agertu zen lehen aldiz.<ref name=":14">{{Erreferentzia|abizena=Miles, Wilfrid, 1885-1962.|izenburua=Military operations, France and Belgium, 1916|argitaletxea=Imperial War Museum|data=1992, ©1938|url=https://www.worldcat.org/oclc/221842631|isbn=0901627763|pmc=221842631|sartze-data=2019-08-23}}</ref> Aliatuek eraso bat prestatu zuten non 13 britainiar eta 4 frantziar armada-gorputza erasoa garaipen txikia lortu zuen; tankea ez zuen behar zituen objektiboak lortu lehenak izan zirelako eta mekanikoki gerrarako prest ez zeudelako oraindik.
 
=== Hindenburg Lerroa ===
[[Hindenburg lerroa|Hindenburg Lerroa]] alemaniar frontearen atzean 2tik 50 kilometrotara eraiki zen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Marshall, S. L. A. (Samuel Lyman Atwood), 1900-1977.|izenburua=The American heritage history of World War I|argitaletxea=American Heritage Pub. Co.|data=[1964]|url=https://www.worldcat.org/oclc/384558|isbn=0517385554|pmc=384558|sartze-data=2019-08-24}}</ref>. Otsailaren 25ean alemaniar armadek erretiratzen hasi ziren eta apirilaren 5ean amaitu zuten, atzean [[Lur erre (estrategia)|lur errea]] utzita. Estrategia honek frantziarren eraso planak haustu zituen; Noyon Irtenunea bi hegaletatik erasotu nahi zuten baina irtenunea jada desagertuta zegoen.<ref name=":9">{{Erreferentzia|izena=Partha S.|abizena=Gupta|izenburua=International Affairs: World War I: An Outline History By Hanson Baldwin. Hutchinson, London, 1962. 182p. 21s|orrialdeak=294–294|data=1966-07|url=http://dx.doi.org/10.1177/097492846602200308|aldizkaria=India Quarterly: A Journal of International Affairs|alea=3|zenbakia=22|issn=0974-9284|doi=10.1177/097492846602200308|sartze-data=2019-08-24}}</ref> Hala ere, britainiar agintariek erasoak jarraitzea agindu zuten; atzerapen honek 1916an jasotako galerak bermatzeko konturatu zirelako.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Neiberg, Michael S.|izenburua=Warfare & society in Europe : 1898 to the present|argitaletxea=Routledge|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/56551520|isbn=0203643526|pmc=56551520|sartze-data=2019-08-24}}</ref>
[[Fitxategi:Western Front 1917.jpg|thumb|1917ko frontearen mapa]]
Apirilaren 6an, bitartean, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]] [[Alemaniar Inperioa|Alemaniari]] gerra deklaratu zion. 1915ko hasieran ''[[RMS Lusitania|Lusitania]]'' itsasontziaren urpekaketaren ondorioz Alemaniak urpekarien erasoak itsasontzi neutraletan gelditu zituzten; Estatu Batuak gerran sartuko zela beldur zirelako. Hala ere, alemaniar populazioa, gosez jota egonda zegoenez, urpekarien erasoa berrabiaraztea eskatu zuten, inportazioak berriz etor zezaten, eta hala, 1917ko otsailean berriz hasi zen. Kalkulatuta zuten sei hilabetetan Britainia gerratik ateratzea posiblea zela urpekarien bidez. AmerikarrakEstatubatuarrak Europara iristeko urte bat baino gehiago hartuko zitzaiela ere pentsatu zuten. Urpekariek garaipen handia lortu zuten denbora batean baina britainiar itsasontziek [[konboi]] taktikak erabiltzen hastean asko murriztu ziren galerak.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Griffiths, William R.|izenburua=The Great War|argitaletxea=Avery Pub. Group|data=1986|url=https://www.worldcat.org/oclc/13126087|isbn=0895293129|pmc=13126087|sartze-data=2019-08-24}}</ref>
 
1917ko hasierarantz britainiar armadaren unitateen kontua frantziarren 2/3 izatera iritsi zen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Kennedy, Paul M., 1945-|izenburua=The rise and fall of the great powers : economic change and military conflict from 1500 to 2000|argitaletxea=Vintage Books|data=1989, ©1987|url=https://www.worldcat.org/oclc/18071496|edizioa=1st Vintage books ed|isbn=0679720197|pmc=18071496|sartze-data=2019-08-24}}</ref> 1917an Britainiar Armada Espedizionarioak [[Arraseko gudua|eraso bat hasi zuen Arrasen]], Kanadako armada gorputza, britainiar 5. dibisioaren laguntzarekin Vimyko gailurrean aurreratu ziren eta 1. armadak urte osoko aurrerapenik handiena lortu zuen. Azken hauen aurrerapena alemaniar errefortzuak iritzi zirenean gelditu zen, Sommen ikasitako taktikak erabilita defentsa sistema berri bat erabili zutelako. Britainiar erasoak atzeratuak izan ziren eta, Gary Sheffielden hitzetan "Ez zen inoiz egon britainiar armadan eguneroko hainbeste soldaduen galera".<ref>{{Erreferentzia|abizena=Sheffield, G. D.,|izenburua=Command and morale : the British army on the Western Front, 1914-1918|url=https://www.worldcat.org/oclc/893910187|isbn=9781473834668|pmc=893910187|sartze-data=2019-08-24}}</ref>
 
=== Cambraiko gudua ===
{{Sakontzeko|Cambraiko gudua (1917)}}[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 183-R27012, Bei Cambrai erbeuteter englischer Panzer.jpg|thumb|Suntsitutako britainiar tanke bat Cambrai-n]]Azaroaren 20an Aliatuek tankeak masan erabili zituzten lehen aldiz Cambraiko guduan. 324 tankeek (1/3 erreserban) eta hamabi infanteria dibisio bi alemaniar dibisioen kontra eraso egin zuten, bonbardaketa nagusi bat eta gero. Tankeek [[faszineak]] erabiltzen zituzten lubakien gainetik gurutzatzeko, baita 4 metro luze ziren alemaniar antitanke bonbak ez lehertzeko ere.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Military operations. France and Belgium, 1917. The Battle of Cambrai|argitaletxea=Imperial War Museum, Department of Printed Books Sbin Association with the Battery Press|data=1991, ©1948|url=https://www.worldcat.org/oclc/24954868|isbn=0898391628|pmc=24954868|sartze-data=2019-08-31}}</ref> Erasoa garaipen erraldoia izan zen britainiarrentzat; 4.000 zauritu edo hil soilik izanda Ypresko Hirugarren Guduan baino hamar aldiz gehiago aurrera egin zuten. Aurrerapen hauek irtenune bat sortu zuten eta alemaniarrek kontraeraso bat azkar antolatu zuten azaroaren 30ean. Kontraeraso honek iparraldean britainiarrak atzeratzea lortu zuen, hala ere, hegoaldean porrot handia jaso zuten. Iparraldeko ezbeharra aparte utziz, Cambraiko gudua garaipen handia izan zen aliatuentzat.
 
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 183-R27012, Bei Cambrai erbeuteter englischer Panzer.jpg|thumb|Suntsitutako britainiar tanke bat Cambrai-n]]
Gudu honetan alemaniarrek tankeak suposatzen zuten arriskuaz konturatu ziren lehen aldiz eta baita gudu honetan ere alemaniarrek ''[[stosstruppen]]'' erabili zuten masan lehen aldiz, [[Infiltrazio-taktika|infiltrazio-taktikak]] erabiltzen zuten soldadu oso ondo gaituak.<ref name=":14" />
 
== 1918 ==
[[Fitxategi:Western front 1918 german.jpg|thumb|Alemaniar ''Kaiserschlacht-aren'' ondorioz sortutako frontea.]]
Cambraiko porrotaren ondorioz Ludendorffek eta Hindenburgek Mendebaldeko Frontean garaipen erabakigarri bat lortzeko udaberrian eraso erraldoi bat egin beharko zutela konturatu ziren, ez zen egongo beste aukerarik. Udaberriaren amaieran estatubatuarrek masan etortzen hasiko ziren eta bere zenbakiekin gerra irabaztea ezinezkoa izango zen. 1918ko martxoaren 3an [[Brest-Litovskeko Ituna]] sinatu zuten Errusiarekin, azken honek gerra utsiz. Gertaera hau [[Ekialdeko Frontea Lehen Mundu Gerran|Ekialdeko Fronteari]] amaiera emango zion eta 33 dibisio libre utziko zituen mendebaldera etortzeko. Garraioa amaitzean eta erasoa hasi baino egun bat lehenago alemaniarrek 192 dibisio zeukaten frontean sakabanatuta, aliatuen 178en kontra. <ref name=":12" />
 
Aliatuek elkartasun arazoak zeukaten eta hauek komunikazioa zailtzen zuten. Gainera, soldadu falta handia nabaritzen zen eta zeuden soldaduen morala minimoetan zegoen. Britainiar eta frantziar armadek 1918ko lehen sei hilabetean erasotzeko ez zeuden prest eta estatubatuar gehienek entrenamenduan zeuden oraindik.<ref name=":9" /> Ludendorffek erasoa Sommean hastea erabaki zuen, britainiarren eta frantziarren arteko komunikazioak mozteko eta kanalaren portuetarantz erretiratzera behartzeko.<ref name=":9" /><ref name=":15">{{Erreferentzia|abizena=Carlyon, Les.|izenburua=The Great War|argitaletxea=Picador|data=2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/182524320|isbn=9781405037990|pmc=182524320|sartze-data=2019-10-13}}</ref> Eraso berri honek ''sturmtruppen'' taktikak 700 hegazkinekin konbinatuko zituen, baita tankeak, gasa eta artilleria bonbardaketak ere.<ref name=":9" /><ref name=":15" />
 
=== Alemaniar Udaberriko Ofentsibak ===
{{Sakontzeko|Udaberriko Ofentsiba}}
Michael Operazioak, alemaniarren udaberriko lehen ofentsiba, aliatuak bitan banatzea ia lortu zuen eta, gainera, 1914tik aurrera Parisera gehien hurbildu zen alemaniar erasoa izan zen, hiria bonbardatzeko distantzian geldituz.<ref name=":13" /> Guduaren ondorioz aliatuek aginte bateratu baten beharra ikusi zuten eta horregatik [[Ferdinand Foch]] jeneralak aliatuen armada guztien agintaria izendatu zuten. Elkartutako Aliatuek alemaniarren erasoengatik hobeago babestu ahal izan ziren eta ofentsiba "higadura-guda" bat izatera aldatu zen.<ref name=":9" /> Maiatzatik aurrera estatubatuarrek frontean gero eta postu gehiago hartzen hasi ziren, lehen garaipena [[Cantignyko gudua|Cantignyko guduan]] izanda. Udaren hasieran 250.000-300.000 estatubatuar iristen ari ziren Mendebaldeko Frontean hilabetero gutxi gorabehera.<ref name=":9" /> 2.1 milioi izatera iritsiko ziren gerra amaitu baino lehen.
 
== Erreferentziak ==
240

edits