Bizi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
100. lerroa:
Hurrengo antolamendu maila elkarren berdin-berdinak diren baina batere espezializaziorik ez duten taldeez eraturiko izaki biziena da; maila hori dute bai bakterioek, bai [[protozoo]]ek. Hurrengo mailan, izaki bizia eratzen duten zelulek badute espezializaziorik, eta, era horretan, bada zelula desberdintzerik ere, hau da, zelula mota desberdinak ditu izaki batek. Izaki [[zelulanitz]] gehienetan, zelulak elkartu egiten dira, eta [[Ehun (biologia)|ehun]]ak osatzen dituzte; ehunen adibide dira [[gihar ehun]]a, [[nerbio ehun]]a, [[odol]]a, [[gantz ehun]]a, [[hezur ehun]]a, [[kartilago ehun]]a, etab.. animalietan, eta, landareetan, [[xilema]], [[floema]], [[epidermis]]a, edo azala. Organoak funtzio egiturak dira, ehun desberdinen elkartzez osatuak. [[Bihotz]]a, adibidez, gihar ehuna, gantz ehuna, nerbio ehuna etab.. dituen organo bat da. [[Ornodun]] baten kasuan, [[giltzurrun]]a, [[urdail]]a, [[heste]]a, [[entzefalo]]a, [[gibel]]a, [[bare]]a, etab. dira organoak; landareen organo dira berriz [[sustrai]]a, [[zurtoin]]a eta [[hosto]]ak adibidez.
 
Organoak aparatu edo sistemetan elkartzen dira, izaki biziaren jardunak beharrezko dituen biologia funtzioak bideratzeko. [[Txegoste Digestio-aparatu]]a, adibidez, hainbat organoz dago osatua; horietako batzuk aipatu ditu gorago, hala urdaila, hestea edo [[pankrea]]; forma eta osaera desberdina dute, denek elkarrekin norabide edo prozesu berean lan egiten duten arren. Gernu aparatua giltzurrunek, [[ureter]]rak, [[gernu maskuria]]k, [[uretra]]k eta abarrek osatzen dute. Organo horietako bakoitzak eginkizun jakin bat izaten du, aparatuak behar bezala jardun dezan. Izaki biziaren aparatuek, koordinaturik jardunez, haren bizitza bideratzen dute. Sistemak elkarren oso antzeko organoez daude osatuak, eta horiek ere batera lan egiten dute, denek eginkizun jakin bat dutela. Horren adibide dira nerbio eta gihar sistemak.
 
Bai organismo zelulabakarrek, bai zelulanitzek, elkarri eragiten diote, biologia antolamendu gero eta konplexuagoak osatuz; ekologiaren aztergai dira goi mailako antolamendu horiek. Populazioa geografia eremu berean bizi diren mota bereko animalien multzoa da; [[Gipuzkoa]]ko ibai batean diren [[amuarrain]]ek populazio bat osatzen dute, baina [[Galizia]]ko ibai batekoak beste populazio batekoak dira, nahiz eta mota berekoak izan.
 
Izaki biziak ingurugiro jakin batean bizi izaten dira, eta horixe dute habitata; aurreko adibidean, ur garbia, hotza, oxigenoz aberatsa zen amuarrainaren habitata; ez ordea [[ur termal]] [[sulfuro]]dunen iturburu bat; hor, amuarrainak ez, baina bakterio batzuk bizi dira. Izaki bizien populazioak, animaliak, landareak, onddoak, bakterioak etab., eremu jakin batean bizi direnak eta elkarri eragiten diotenak, komunitatea dira; kontuan hartzen baditugu komunitateko izaki bizi guztiak, bizi diren [[ingurune abiotiko]]arekin batera, [[ekosistema]] definituko dugu. Ekosistemak, beregain izateko, organismo mota desberdinak izan behar ditu: ekoizleak edo [[autotrofo]]ak, kontsumitzaileak eta desintegratzaileak edo deskonposatzaileak; organismo ekoizleak gauza dira, energia iturri desberdinak erabiliz, gai inorganikoetatik elikagaiak sortzeko. Kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak [[heterotrofo]]ak dira, alegia, autotrofoen beharra dute elikadura eskuratzeko. Deskonposatzaileen eginkizuna (bakterio eta onddoena) funtsezkoa da, hondakin organikoak endekatzen baitituzte, eta organismo hilak deskonposatzen; hala, horien osagaiak aske geratzen dira, eta, hortaz, erabil daitezke berriz ere. Ekosistemen adibide izan daitezke [[ibai]]a, [[baso]]a, [[belardi]]a edo [[aintzira]]; [[Lurra|gure planeta]] da, bertan bizi diren izaki bizi guztiekin, denetan handiena; [[biosfera]] deitzen da.
 
==Bizi estralurtarra==