Espainiako Egun Nazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
 
== Sorrera, izaera eta bilakaera ==
[[Maria Kristina Austriakoa|Maria Kristina erreginordeak]] ikono katolikoetatik urruntzen zen Espainiako festa publiko bat ezarri zuen urriaren 12an. Hala ere, 1918rako Alfontso XIII.ak hura Arrazaren Eguna izendatu zuen, Pilareko Andre Mariaren egunean, eskuindar politikariek babesten zuten bezala. [[Marcelino Menéndez Pelayo|Menendez Pelayok]], katolizismoa eta nazionalismoa uztartuz, sutsuki bultzatu zuen huraospakizun mota ospatzeahori, eta Francok irmotasun berdinez berretsi zuen eguna bere diktaduran.<ref name=":0" /> Aldiz, egun horrek porrot egin zuen erlijio kutsukoa ez zen herri ospakizun bat sortzen; izan ere, Pilareko Andra Mariaren egunean egiten zen nabarmen, hura espainiar nazioaren santu zaindari bihurtuz, Donejakuerekin batera.<ref name=":0" />
 
Eguna ikonografia erlijiosoarekin bateratzeak agerian utzi zuen espainiar nazionalismoak irudi sekular eta zibilak sortzeko zituen problemak. Hain zuzen, erlijioa eta estatuaren sinbolo orokorrak egun berean ofizialki uztartuz, Guardia Zibilaren egunaren bidez, ospakizuna ordena publikoaren eta, beraz, errepresioaren ikurrei lotuta agertzen zen, herritik hura aldenduz, Espainiako nazio estatua langile klaseen eta periferiako nazionalismoen zapalketan oinarrituz eraikitzen ari zen unean.<ref name=":0" /> Inperialismoaren nostalgia eta katolizismoari lotutako konnotazioak nabarmenago areagotu ziren Francoren diktaduran. Diktadura osteko hauteskundeen etorreraz, gobernu berriak konnotazio horiek guztiak kentzen saiatu ziren, bereziki 1992ko Amerikaren Aurkikuntzaren urteurrenetik.<ref name=":0" />
 
== Erreferentziak ==