William Faulkner: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
Erreferentzia gehitu
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
Erreferentziak gehitu
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''William Faulkner''' ([[New Albany (Mississippi)|New Albany]], [[Mississippi]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[1897]]ko [[irailaren 25]]a – [[Byhalia (Mississippi)|Byhalia]], [[Mississippi]], Ameriketako Estatu Batuak, [[1962]]ko [[uztailaren 6]]a)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=William Faulkner {{!}} Biography & Works|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/biography/William-Faulkner|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2019-10-11}}</ref> [[ingeles]]ezko idazlea izan zen, [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] eleberrigilerik ospetsuenetarikoa<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=euskarari ekarriak|url=https://ekarriak.armiarma.eus/?i=301|aldizkaria=ekarriak.armiarma.eus|sartze-data=2019-09-20}}</ref>. Halaber, 100 bat istorio labur idatzi zituen. Haren lanak bereziak dira sakontasun emozionalarengatik eta drama psikologikoengatik.
 
Beste idazle jakin batzuk bezala, bere garaian [[Ernest Hemingway]]ren etsai estilistiko handienetarikotzat jo zuten (Adibidez, Hemingwayren esaldi motzak Faulknerren esaldi luzeekin konparatzen zituzten). Europako idazle garrantzitsuen ([[James Joyce|Joyce]], [[Virginia Woolf|Woolf]], [[Marcel Proust|Proust]]...) estiloarekin antzekotasun nabariak ditu. Faulkner famatua da, bereziki, teknika narratibo berriak zabaltzeagatik; hots, monologoa, narratzaile ezberdinak, denbora jauziak, eta abar. Bere eragin nagusia [[XX. mendea|XX. mendeko]] bigarren erdiko [[Hego Amerika|Hego Amerikako]] idazleengan izan zen; batik bat, [[Gabriel García Márquez]]engan eta [[Mario Vargas Llosa]]rengan. Hau argi eta garbi ikusten da Llosak idatziko ''El pez en el agua'' eleberrian.
11. lerroa:
William Faulkner [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuen]] hegoaldean jaio zen, [[Mississippi]] estatuko [[New Albany (Mississippi)|New Albany]] udalerrian, [[Hegoaldeko Estatu Batuak|Estatu Batuetako Hegoaldearen]] barnean. Handik gutxira, familia [[Ripley]] udalerrira joan zen bizitzera, eta [[Oxford (Mississippi)|Oxford]] udalerrira gero. Han igaro zituen William Faulknerrek bere bizitzako urterik gehienak. Bere familia nahiko tradizionala zela bere lehen urteak igaro zituen, eta urte haiek markatu zuten Faulknerren idatzizko produkzio guztia.
 
Faulkner jaio zenean osotara itxi gabe zeuden oraindik [[Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila]]ko zauriak. Familia harro zegoen [[hegoaldeko Estatu Batuak|hegoaldetarra]] izateaz, eta gizon handitzat zeukaten idazlearen birraitona, William Falkner koronela (horrela, u-rik gabe, hala baitzen familiaren jatorrizko deitura, harik eta idazleak u hori gehitu zion arte), Estatu Batuetako gerra zibilean Mississippiko infanteriako Bigarren errejimentua antolatu, finantzatu eta gidatu zuena<ref name=":3">{{Cite book|hizkuntza=en|izenburua=William Faulkner, His Life and Work. Baltimore|urtea=1980|abizena=Minter|izena=David L.|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=MD: Johns Hopkins University Press|ISBN=0-8018-2347-1}}</ref>. Falkner koronelak, gero, Ripley eta [[Tennessee]] arteko [[burdinbide]]a egin zuen, liburuak idatzi zituen, [[Europa]]n zehar bidaiatu zuen eta dueloan hil zen<ref name=":1" />.
 
William Faulkner irudimen handiko haurra izan zen eta etxean esklaboei buruzko kontakizunak entzunez eta eskuratu zituen liburuak irakurriz ([[Charles Dickens]] eta [[Ingalaterra|ingeles]] klasiko asko) hornitu zuen bere irudimen berez ere handi hura<ref name=":3" />. Ez zuen ikasten jarraitu nahi izan eta bertan behera utzi zuen goi mailako eskola bigarren urtean<ref name=":1" />. [[1915]]ean, ikasketak bertan behera utzi eta bere aitonaren [[Banku|banketxean]] lan egin zuen, bere auzoko neska gazte batekin, Estelle Oldhamekin, ezkontzeko asmoz. Bien bitartean, beste auzokide batek, Philipe Stonek, bere gain hartu zuen Faulknerren irakurketen ardura, eta Oxforden bestela lortu ezin zitezkeen liburuak eskuratu zizkion: [[Charles Baudelaire]], [[Paul Verlaine]], [[Stéphane Mallarmé]], [[Oscar Wilde]], [[James Joyce]] eta [[T. S. Eliot]].
 
=== Heldutasuna ===
22. lerroa:
[[Fitxategi:TheFaulknerPortable.jpg|thumb|ezkerrera|200px|William Faulknerren idazmakina.]]
 
Uda eta udazkena [[Europa]]n igaro zituen, [[Italia]]n eta [[Paris]]en, eta eleberri serie bat idatzi zuen. Oxfordera itzuli zenean, lantxoak egiten jarraitu zuen bizimodua ateratzeko (etxe margolari, zurgin, golf jokalari, marinel, kontrabandista), eta idazten, jo eta su. Handik gutxira argitaratu zuen bere bigarren eleberria, ''Mosquitoes'' ([[1927]], "Eltxoak"), New Orleansen ezagutu zuen literatura zirkuluaren satira garratza. Eleberriez eta poemez gainera, ipuinak ere idatzi zituen, baina argitaletxeek atzera bota zizkioten denak. Hirugarren eleberria ere, ''Flags in the Dust'' ([[1927]], "Banderak hauts artean"), atzera bota zioten, baina beste izenburu bat jarri (''Sartoris'') eta eskuizkribuan aldaketa batzuk egin ondoren, argitaratua izan zen, azkenik, handik bi urtera<ref>{{Erreferentzia|izena=Carolyn|abizena=Porter|izenburua=William Faulkner: Lives and Legacies|argitaletxea=Oxford University Press|hizkuntza=en|data=2007-05-24|url=https://books.google.es/books?id=awt9X0cAC40C&printsec=frontcover&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false|isbn=9780198042396|sartze-data=2019-10-11}}</ref>. Eleberri hori izan zen bere ofizio ikasketako lanetatik azkena, eta horrekin ekin zien «Yoknapatawphako konderrian» -berak asmatutako lurraldea, bere irudizko geografia eta historiarekin- kokatutako kontakizun zikloari<ref name=":1" />.
 
=== Idazle arrakasta ===