William Faulkner: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
Azpiatalak sortu
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
Erreferentzia gehitu
16. lerroa:
 
=== Heldutasuna ===
Estelle beste gizon batekin ezkondu zen eta Sortaldera joan zen bizitzera. Faulkner, orduan, [[Kanada]]ko Aire Armadan sartu zen. Geroago, [[Lehen Mundu Gerra]]ren bitartean, [[Royal Air Force]]ko ([[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] aireko armada) hegazkinlari aritu zen<ref name=":2">{{Cite aldizkari|hizkuntza=|izenburua=Hegats aldizkaria|urtea=|abizena=|izena=|orrialdeak=|orrialdea=27|argitaletxea=Eskal idazleen Elkartea|ISBN=|url=https://www.idazleak.eus/fitxategiak/dokumentuak/aldizkariak/15-16.pdf}}</ref>. [[Toronto]]ra bidali zuten pilotu kadete gisa ([[1918]]), baina berak oinarrizko entrenamendua baino lehen bukatu zen gerra<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=William Faulkner - Hotsa eta ardaila|url=https://www.armiarma.eus/unibertsala/faulkner/|aldizkaria=www.armiarma.eus|sartze-data=2019-09-20}}</ref>. Gudaren ostean, Oxfordera itzuli zen atzera, unibertsitatera bueltatu zen, baina denbora laburrerako, ikasketak berriro utzi baitzituen, idazteari esker bizi nahi zuen eta. Hurrengo urteetan,idazten ikasi bitartean, "[[Paper|papera]], [[Tabako|tabakoa]], jatekoa eta [[Whiski|whisky]] pixka bat" eskuratu ahal izateko adina lan egin zuen, liburudenda batean New Yorken, eta posta bulego batean Oxfordetik hurbil. [[1924]]an argitaratu zuen bere lehenengo liburua, ''The Marble Faun'' ([[1924]], "Marmolezko faunoa"), [[artzaintza|artzain]] giroko poema ziklo bat.
 
[[1925]]. urtearen lehen erdian [[New Orleans]]en kazetari aritu zen, eta, beste idazle baten (Sherwood Anderson) laguntzarekin, bere lehen eleberria argitaratu zuen: ''Soldier's pay'', [[Georgia (AEB)|Georgiara]] itzultzen den hegazkin pilotu zauritu bati buruzkoa<ref name=":0" />. Bere asmakizun ezagunena Yoknapatawpha konderria da, Lafayette konderrian inspiratua, non zabaldu zuen Estatu Batuen hegoaldeko estatuen egoera desatsegina eta, bereziki, beltzen egoera zurien aurrean. Han, Yoknapatawpha konderrian, proiektatu zituen bere pentsamoldeak bere familiarekiko, zehazteko, bere aitona identifikatu zuen Sartoris koronelarekin, konderri horren pertsonai bat. Yoknapatawpha konderriaren inguruan eleberri serie bat idatzi zuen<ref name=":2" />.
 
[[Fitxategi:TheFaulknerPortable.jpg|thumb|ezkerrera|200px|William Faulknerren idazmakina.]]
35. lerroa:
[[1946]]an, baina, ''The Portable Faulkner'' argitaratu zuen M. Cowleyk - Yoknapatawphako konderriaren azalpena, bere liburuetako pasarteez hornitua- eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Haren lana miresten zuten idazleek hari buruzko [[Saiakera|saiakerak]] idatzi zituzten, jendea haren lanaren balioaz ohartzen hasi zen, eta [[Argitaletxe|argitaletxeak]] atzera inprimatu zituen liburu guztiak. [[1948|1948an]] beste eleberri bat argitaratu zuen, ''Intruder in the Dust'' ("Arrotza hauts artean"), mutil [[Beltz (pertsona)|beltz]] bat lintxatzetik salbatzen duen mutil zuri bati buruzkoa, eta ''Collected Stories'' ("Ipuin guztiak") [[1950]]ean. Azkeneko liburu horrekin literaturako sari nazionala irabazi zuen eta urte horren amaieran bertan [[1949|1949ko]] [[Nobel Sariak|Nobel Saria]] eman zioten<ref name=":0" />.
 
Hurrengo urteetan Kanpo Arazoetako Ministerioarentzat lan egin zuen eta herrialde asko bisitatu zituen: [[Peru]] eta [[Brasil]] ([[1954]]); [[Japonia]], [[Filipinak]] eta [[Mendebaldeko Europa]] ([[1955]]); [[Grezia]] ([[1957]]); [[Venezuela]] ([[1961]]). Bien bitartean idazten jarraitu zuen. [[1951]]n [[Santutegia (eleberria)|''Santutegia'']] idazlanaren jarraipena argitaratu zuen, ''Requiem for a Nun'' ("Moja baten requiema"), eta [[1954]]an ''A Fable'' ("Alegia bat"), idatzi zuen eleberririk luzeena; [[Kristo]] du protagonista, [[Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu gerran]] kaporal [[Frantzia|frantses]] baten baitan herri gizon egina. Gero, ''The Town'' ([[1957]], "Hiria") eta ''The Manion'' ([[1959]], "Etxandia") idatzi zituen, Snopes familiaren [[Trilogia|trilogiako]] azken biak. Haren azkeneko lana, ''The Reivers'' ("Lapurrak"), bere haurtzaroari buruzko komedia bat, hura hil baino hilabete lehenago argitaratu zen, [[1962]]an<ref name=":2" />.
 
== Faulknerren obra ==
236. lerroa:
{{wikiesanak}}
{{commonskat}}
 
* ''[https://www.idazleak.eus/fitxategiak/dokumentuak/aldizkariak/15-16.pdf Arrosa bat Emily-rentzat]'' Hegats Aldizkaria 15-16. 27. o.
 
* [http://www.mcsr.olemiss.edu/~egjbp/faulkner/faulkner.html William Faulkner webgunean] {{en}}