Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
85.84.214.68 (eztabaida) wikilariaren 7070679 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
No edit summary
18. lerroa:
}}
[[Fitxategi:Delfos stadium.jpg|thumb|300px|Delfos estadioa]]
'''Antzinako Grezia'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> greziar hizkuntza eta kulturako herrien zibilizazioa izan zen, K.a. XIII. eta IX. mende artean hasi eta [[Antzinaroa]] bukatu arte iraun zuena (K. o. 600 urtea). Mendebaldeko zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da, itzelezko eragina izan baitzuen [[Erromatar Inperioa]]n, eta baita [[Pizkundea]]n eta beste ondorengo aroetan ere. Gaur egungo [[Grezia]] eta [[Anatolia|Asia Txikian]] hasi bazen ere, [[Mediterraneo]] osora zabaldu zen, [[Iberiar penintsula]]tik [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltzeraino]].
 
== Kronologia ==
Historialari batzuen ustetan [[Antzinako Grezia]] bezala ezagututako garaiari kK.a. 776 urteko lehenengo [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoek]] eman zioten hasiera. Garai mizenikoaren eta Lehenengo Olinpiar Jokoen artean Aro Iluna izeneko garaia igaro zen, garai horretako idatzirik ez da gorde eta erlikia arkeologiko gutxi mantendu dira.<ref>https://historiaeweb.com/2016/05/24/cronologia-antigua-grecia/</ref>
 
Tradizionalki Antzinako Greziako garaia kK.a.-ko 323 urtean [[Alexandro Handia|Alejandro Handiaren]] heriotzarekin bukatu zela uste zen, [[garai helenistikoa]]ri hasiera emanez. Hala ere, askotan kK.a. 146 urteraino, hau da, Erromatarren konkistaraino luzatu izan da Antzinako Grezia.<ref>http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus%3Atext%3A1999.04.0009</ref>
 
Antzinako Greziako garaia honela zatitu izan da zenbait gertaera politiko, sozial eta kulturalen arabera:
* [[Aro Iluna]] (kK.a.1100-k.a.800) garaiko zeramikek diseinu geometrikoak zituzten.
* Garai Arkaikoa (kK.a. 800- k.a. 480) artistek sortutako eskulturek “irribarre arkaikoa” zuten. Esaten da Garai Arkaikoa [[Atenas]]ko azken tiranoa uzkaili ondoren amaitu zela kK.a. 510 urtean.
* Garai Klasikoa (kK.a. 480- 323 k.a.) estilo ezberdin bat garatu zen, ondoren ereduzkoa bilakatu zena; [[Partenoia]] garai honetan eraiki zen.
* [[Garai helenistikoa|Garai Helenistikoa]] (kK.a. 323- k.a. 146) Greziar kultura eta boterea [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbil]] eta Ertainera zabaldu zeneko garaia. Alejandro Handiaren heriotzarekin hasi eta erromatar konkistarekin amaitu zen, Korintoko guduaren ostean (kK.a. 146).<ref>https://books.google.es/books?id=INUT5sZku1UC&hl=el&source=gbs_navlinks_s&redir_esc=y</ref>
 
Aipatutakoak dira Antzinako Grezia bezala ezagutua den aroaren barruan sailkatzen direnak, hala ere, Greziak aldaketa asko jasan zituen hurrengo urteetan, eta honela saiklatzen dira Garai Helenistikoaren ondoren etorri ziren aroak:
* Erromatar Grezia (kK.a. 146- 329), Erromatar konkistaren eta [[Bizantzio]] hiriaren berrezarkuntzaren artean, [[Konstantino I.a Handia|Konstantino I]]-ek Erromatar Inperioaren kapital moduan izendatu zuenean hiriari [[Konstantinopla]] izena emanez 329. urtean.
* [[Antzinaro Berantiarra|Antzinate berantiarra]] (329-VI hasiera) politeismo erromatarretik [[Kristautasun]]era. Garai honen amaiera [[Atenasko Akademia]]ren itxierarekin lotzen da (529. urtea).
 
88. lerroa:
Laranjaz dauden lurraldeak liskarretan egon ziren k.a. 281 urtea eta gero. Pergamoko Erreinuak lurraldeetako zati bat hartu zuen.
]]
Garai Helenistikoa kK.a. 323- kK.a. 146 urteetan iraun zuen, Alejandro Magnoren guduak bukatu zirenetik Grezia eta Errepublika Erromatarraren arteko anexiora. Erromatarren nagusitasunak gizarte eta kultura helenisikoaren jarraipena hautsi ez bazuen ere, Greziaren independentzia politikoaren amaiera suposatu zuen.
 
Garai helenistikoan zehar "berezko Greziak", hau da, Greziak gaur egun duen lurraldeak, greziar-hiztunetara mugatu zen. Alejandroren konkistek, gainera, zenbait eragin izan zuten greziar hiri-estatuengan. Greziar mugak izugarri zabaldu ziren, eta greziarrek, batez ere gazteek, etengabe emigratu zuten ekialdeko greziar inperioetara, esaterako [[Alexandria]] eta [[Antiokia]]<nowiki/>ra, ptlomeotar Egipto eta seleukotar Siriako hiriburuak zirenak hurrenez hurren. Horren ondorioz, bi hiriak kultura helenistikoaren erdigune bilakatu ziren.