Richard Strauss: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
14. lerroa:
== Opera ==
 
[[XIX. mende]]an, bere begiak operan jarri zituen. Opera arloan idatzitako lanak, oso ugariak dira Straussengan. Idatzitako lehen opera, [[Guntram]] izan zen, [[1894]]. urtekoa. Bigarrena, "[[Feuersnot"]], [[1901]]ekoa. Bi lehen opera hauek, hondamena izan ziren estreinatu zirenean. Arrakasta, baina, bere hirugarren operarekin heldu zitzaion. [[Salome]] izenburua zuen, eta [[1905]]. urtean idatzi zuen. New Yorkeko [[Metropolitan Opera]]n estreinatu zen, eta pasioz beterik erreakzionatu zuen jendeak. Kritika zorrotzak jaso zituen opera honek [[New York]]eko jendearen aldetik. Halere, beste toki batzuetan, sekulako arrakasta izan zuen, Garmisch-Partenkircheneko bere etxea erosteko lain diru lortzerainokoa. Bere laugarren opera, [[Elektra]] izenekoa, [[1909]]koa da. Opera hontan, lehenengo aldiz, [[Hugo von Hofmannsthal]]en laguntza izan zuen, beronek idatzi baitzuen operaren libretoa. Ordutik aurrera, askotan lan egingo zuten elkarrekin. [[1941]] arte jarraitu zuen operak idazten. Hala, Arrosaren Zalduna, [[1910]]. urtekoa, [[Ariadna Naxosen]], 1912koa, [[Itzalik gabeko emakumea]], [[1918]]koa, ''[[Intermezzo]]'', [[1923]]koa, ''[[Helena egiptoarra]]'', [[1927]]koa eta [[Arabela]], [[1932]].ekoa, Hofmannsthalen laguntzarekin batera idatzi zituen. [[Emakume mutua]], [[1934]]koa, Stefan Zweigen libretoaren arabera idatzi zuen eta [[Bakearen eguna]], [[1936]]koa eta [[Daphne]], [[1937]]koa, [[Joseph Gregor]] eta [[Stefan Zweig]]en artean idatzitako libretoaren arabera idatzi zituen. [[Clemens Krauss]] izan zen Straussek idatziriko azken bi operetako azkenaren libretista: [[1941]]. urtean idatzitako [[Capriccio]]rena. [[Danaeren maitasuna]]ren libretista, berriz, Joseph Gregor bakarrik izan zen. Opera hau [[1940]]koa da.
 
[[Kategoria:Musika klasikoa|Strauss]]