Antzinaroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Agrigente Temple concorde2.jpg|thumb|250px|[[Agrigento]]: Adostasunaren tenplua]]
'''Antzinaroa''', [[Europa]]ko [[historia]]n, [[Historiaurre]]tik [[Erdi Aro]]ra bitartean [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] inguruan garatutako [[zibilizazio]]en garaia da. Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K.a. IV. milurtekoan [[Antzinako Egipto|Egipton]] eta [[Mesopotamia]]n sortu baitzen. Eskuarki, Antzinaroaren amaieratzat jotzen da [[Antzinako Erroma|Erromatar Mendebaldeko Inperioko]] azken enperadorearen erorketa (K. o. [[476]]. urtea). Dena den, hainbat historialarik data hori aurrera edo atzera mugitzen dute (K. o. 300-600 artean).
Antzinaroa,
 
[[Antzinako Grezia]]n eta [[Antzinako Erroma|Erroman]] Europako lehendabiziko zibilizazio letradunak izan ziren. Garai horietan, gaur egungo Europaren sustraiak sortu ziren: Greziakoak dira ezagutzen ditugun [[filosofia]], [[arte]]a eta [[historia]] bera ere; erromatarrak, berriz, [[zuzenbide]]a, [[alfabeto]]a eta hizkuntza andana ([[hizkuntza erromantzeak]] hain zuzen ere), besteak beste. Halaber, [[kristautasun]]a hasi zen hedatzen. Prozesu motela eta luzea izan arren, urte askotan Europako ikurretako bat erlijio hori (edo erlijio horren mota bat) bilakatu zen.
 
[[Erromatar Inperioa]]k [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] inguruko lurraldeak batu zituen, Europan egungo [[Portugal]]dik [[Turkia]] arte. K. o. lehendabiziko bi mendeetan ez zuen etsai arriskutsurik ezagutu, eta mugen barruan bakea (''[[Pax Romana]]'') ezarri zen. Hala ere, barneko borrokak eta kanpoko inbasioak zirela medio, [[Erromatar Inperioaren gainbehera|Europako Mendebaldean Erromako boterea desagertu zen]]. Ekialdean, [[Konstantinopla|Konstantinopolis]] hiriburua, Inperioak aurrera egin zuen beste milurteko batez.
 
== Mesopotamia ==
{{sakontzeko|Mesopotamia}}
[[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaien arteko lur emankorretan nekazaritzak aurrerakada handia izan zuen eta, ondorioz, hiri-estatu independenteak sortzen hasi ziren, batzuetan elkarren lehian: [[Ur (hiria)|Ur]], [[Uruk]], [[Lagash]] eta [[Eridu]], besteak beste. [[K.a. XXIII. mendea|K.a. XXIII. mendetik]] aurrera, Mesopotamian zibilizazio aberatsa garatu zen, agintari herria herriaren atzetik zetorrela: [[sumer]]tarrak, [[Akadiar Inperioa|akadiarrak]], [[babiloniar Inperioa|babiloniarrak]] eta [[asiria]]rrak.
 
Herri bakezale eta langilea eratu zuten sumertarrak izan ziren lehenengo agintariak. Agintarien artean, [[Gudea]], [[Lagash]]eko erregea da nabarmentzekoa. [[K.a. XXIII. mendea|K.a. 2300]] urte inguruan, [[Akadiar Inperioa|Akadeko herriak]], [[Akadiar Inperioa|Akadeko]] erregea zen [[Sargon Akadekoa|Sargonek]] zuzenduta, sumertarren hiriak indarrez hartu eta inperioa sortu zuen. Ondoren, [[Babiloniar Inperioa|Babilonia]] bihurtu zen hiri nagusia, [[Hammurabi]]ren erregealdian loraldi handia lortu zuena ekonomian eta kulturan. [[K.a. VII. mendea]]ren erdialdera, [[asiria]]rrek, [[Asurbanipal]] erregearen aginduetara, Mesopotamia osoa menperatzea lortu zuten.
 
Azkenik, [[Sasandar Inperioa|persiarrek]] Mesopotamiako lurrak konkistatu eta euren inperioan sartu zituzten. Sasandar Inperio horrek [[K.a. VI. mendea]]n izan zuen unerik gorena.
 
== Antzinako Egipto ==
{{sakontzeko|Antzinako Egipto}}
 
Antzinako Egipto [[Nilo]] ibaiaren ibarrean K.a. IV. milurtekoan sortu zen zibilizazioa dugu. [[Mazedonia (antzinako erresuma)|Mazedoniako]] erregeen (K.a. IV. mendea) eta [[Erromatar Inperioa]]ren (K.a. I. mendea) konkistarekin eta kristautasunarekin pixkanaka-pixkanaka desagertuz joan zena.
 
Antzinako Egipton boterea era teokratiko batean antolatzen zen. [[Faraoi]]a jainko eta agintari goren zen aldi berean. Ondoren erregearen ingurukoak eta arkitekto onenak zeuden, gero artisauak eta nekazariak eta azkenik esklaboak. Egipto oso gizarte esklabista zen.
 
== Antzinako Grezia ==
{{sakontzeko|Antzinako Grezia}}
 
Antzinako Grezia Mendebaldeko Zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da. Greziar kulturak [[Erromatar Inperioa]]n itzelezko eragina izan zuen, baita [[Pizkundea]]n eta beste ondorengo aroetan ere, hala hizkuntzan, nola politikan, hezkuntzan, filosofian, zientzian eta arteetan. Antzinako Grezia [[Iberiar penintsula]]tik [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltzeraino]] [[greziera]]z berba egiten zuten lurraldeez osatua zen.
 
== Antzinako Erroma ==
{{sakontzeko|Antzinako Erroma}}
 
[[Erroma]] hiriaren inguruan [[zibilizazio]] bat sortu zen [[K.a. V. mendea|K.a. V. mende]] inguruan. Hamabi mendetan zehar zibilizazio honek hiru sistema politiko izan zituen: monarkia, oligarkian oinarritutako errepublika eta inperioa. [[Mediterraneoa|Mediterraneo itsasoko]] ingurua menderatu zuen armadaren eta asimilazio kulturalaren bidez. Hala ere, arrazoi ezberdinengatik, gainbehera etorri eta, azkenean, mendebaldeko alderdia behintzat, V. mendean desagertu zen. Ekialdeko alderdia [Bizantziar Inperioa]] bilakatu zen, [[Konstantinopla|Konstantinopolis]] hiriburua zuela.
 
[[Antzinako Grezia]]rekin batera, Erromako zibilizazioak [[Antzinate Klasikoa]] osatzen du, egungo mendebaldeko zibilizazioaren oinarri garrantzitsuenetako bat. Izan ere, Erromak legea, gerra, artea, literatura, arkitektura eta gramatika (besteak beste) izugarri garatu zituen.
 
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
 
* [[Historiaurre]]a
* [[Erdi Aroa]]
* [[Aro Modernoa]]
 
{{autoritate kontrola/berria}}
 
[[Kategoria:Antzinaroa|*]]