Judith Butler: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Makeip (eztabaida | ekarpenak)
t Erreferentzia berria gehitu.
Maria Mies eta Monique Wittigen erreferentziak sartu dira
9. lerroa:
 
== Generoaren teoria performatiboa ==
Judith Butler bi liburuk egin dute ezagun, nagusiki, biak ere hogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzuliak: ''Gender Trouble: Feminism and the Subversion of Identity'' (1990) eta ''Bodies That Matter: On the Discursive Limits of Sex'' (1993). Bi lan horietan, zalantzan jartzen du sexu-generoaren dikotomia, bere aurretik hainbat autorek egin moduan, hala nola, Monique Wittig<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Monique Wittig|hizkuntza=es|data=2019-06-11|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Monique_Wittig&oldid=116630072|sartze-data=2019-10-06|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref> feminista materialistak eta Maria Mies<ref>{{Erreferentzia|izena=Eugene|abizena=Wolters|izenburua=Read Me: Patriarchy and Accumulation on a World Scale|hizkuntza=en-US|data=2014-09-10|url=http://www.critical-theory.com/read-me-patriarchy-and-accumulation-on-a-world-scale/|aldizkaria=Critical-Theory|sartze-data=2019-10-06}}</ref> marxista-feministak eta, horrekin batera, generoaren teoria performatiboa garatzen du, subjektuaren identitatea nola eratzen den azaltzen duena. Teoria horren arabera, genero-identitatea ez da biologikoa edo naturala, ez da barne-esentzia baten adierazpena, ezpada eraikuntza sozial eta kultural bat, garaian garaiko ekintza eta jarrera estilizatuen errepikapenaren ondorio; hau da, performatibitatearen ondorio. Horrela, bada, teoria performatiboak genero-identitatearen izaera esentziala deseraikitzen du.
 
Teoria performatiboak arrasto sakona utzi du ikerketa akademikoan. Hainbat akademiko eta aktibista politikoren ustez, generoaren dikotomiatik erabat aldendu eta generoaren ikuskera ez-esentzialista aldarrikatzeak teoria feministek beren oinarriak birformulatzea eragin zuen; horrez gainera, Butlerren testu batzuk [[Queer teoriak|''queer'' mugimenduaren]] zutabetzat jotzen dira.<ref>{{cite news|url=http://www.columbiaspectator.com/2012/04/19/feminist-theorist-judith-butler-rethinks-kinship|abizena=|izena=|izenburua=Feminist theorist Judith Butler rethinks kinship|data=|egunkaria=|formatoa=|hizkuntza=|sartze-data=|last=Thulin|first=Lesley|title=Feminist theorist Judith Butler rethinks kinship|accessdate=9 October 2013|newspaper=Columbia Spectator|date=19 April 2012}}</ref>