Takiji Kobayashi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
17. lerroa:
'''Atxiloketak eta heriotza'''
 
1930eko udaberrian, Kobayashi Tokiora joan zen bizitzera, eta Japoniako Idazle Proletarioen Elkarteko idazkari izendatu zuten. Maiatzaren 23an atxilo hartu zuten, Japoniako Alderdi Komunista diruz lagundu izana leporatuta, eta ekainaren 7an behin-behineko askatasuna eman zioten. Ekainaren 24an Tokiora itzuli zen, eta berriz atxilotu zuten. Uztailean, Inperioaren kontrako karguak egotzi zizkioten. Abuztuan, 1900. urteko Ordena Publikoaren eta Poliziaren Legea aintzat hartuta auzipetu zuten, eta Toyotama kartzelan espetxeratu zuten. 1931ko urtarrilaren 22an, fidantzapean askatu zuten. Kartzelatik irtenda, Kobayashi Kanagawa prefeturako Nanasawa ur termalera erretiratu zen. 1931ko urrian, legez kanpoko [[Japoniako Alderdi KomunistakoKomunista]]ko kide ofizial izendatu zuten.<ref name="Janus">{{erreferentzia|isbn=082481410X|hizkuntza=en|izenburua=Janus-Faced Justice: Political Criminals in Imperial Japan|urtea=1992|abizena=Mitchell|izena=Robert H.|orrialdeak=|orrialdea=83|argitaletxea=University of Hawaii Press|ISBN=}}</ref> Azaroan, Naoya Shiga idazlearen etxean izan zen bisitan, [[Nara (prefetura)|Nara Prefeturan]]<nowiki/>. Azkenik, 1932ko udaberrian, ezkutatu egin zen.
 
1933ko otsailean, Kobayashi Akasaka hiriko hitzordu batera joan zen Alderdi Komunistako kide batekin batera; kide hura, gerora jakingo zenez, ''Tokko'' poliziaren espioi bat zen. Polizia Kobayashiren zain zegoen, eta, ihes egiten saiatu bazen ere, atzeman eta atxilotu egin zuten. Tsukiji polizia-etxera eraman zuten, eta tortura bortitzak jasanarazi zizkioten.<ref name="Minato">[https://www.lib.city.minato.tokyo.jp/yukari/e/man-detail.cgi?id=117] Prominent people of Minato City</ref> Biharamunean, polizia-agintariek iragarri zuten Kobayashi bihotzekoak emanda hil zela.<ref>[http://www.japan-press.co.jp/2003/2321/feb9.html The Japan Press 2003 Feb 9 issue]</ref> Ospitale bat bera ere ez zen ausartu autopsia egitera, ''Tokko'' poliziaren beldurrez.{{Erref behar}}