Zorrotzaurre edo Deustuko Erribera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
21. lerroa:
 
== Proiektua ==
[[Zaha Hadid]] arkitekto [[britainiar]]-[[irak]]iarraren proiektu baten bitartez, gune osoa eraberritzen dago. Bertan dauden enpresak Bilboko kanpoaldeko portura eraman dituzte, eta [[Deustuko ubidea|Deustuko ubideko]] ontzien trafikoa, itxi egin dute. Lehen proiektua [[2004]]. urtean kaleratu bazen ere, ordutik aldaketak jasan ditu. Hasieran Zorrotzaurre uharte bilakatzea pentsatu zen, gero proiektua aldatu eta [[penintsula]] moduan jarraitzea erabaki zen. Azkenean, erabakia berriro ere aldatu eta gaurZorrotzaurre egunuharte indarreanbilakatu dagoenazuten erabaki[[2018]]. zen, hau da, Zorrotzaurre uharte bilakatuurtean.
 
Guztira, 5.300 etxebizitza eraikitzea aurrikusten da, dentsitate ertain eta altuak erabiliz. Gunea hiru zatitan banatuko da, gune bakoitzak erabilera ezberdinak izango dituelarik. Erdialdeko gunean, parke handi bat eta [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]ren campus berriak egongo dira. [[Olabeaga]] eta [[Deustu]]rekin lotzeko hainbat zubi eraikiko da. Oraindik zehaztu ez den arren, hiri erdiarekin lotzeko, tranbia zerbitzua jartzea pentsatu du Bilboko udalak.