Odonatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
95. lerroa:
Garapen urrats guztietatik, emergentzi-aldia da arriskutsuena, zalantzarik gabe. Izan ere, zenbait orduz burrduntzi eta sorgin-orratzak oso zaurgarriak dira, [[anura|igel]], [[armiarma]] eta txorien esku daudelarik. Era berean, imagoaren emergentziaren tarte horretan, haizeak, euriak edota tenperatura baxuek kalte handiak ekar diezaizkiekete: adibidez ''[[Anax imperator]]'' burruntziaren populazio batean eguraldi hotzak sortutako %16ko hilkortasuna neurtu da.<ref name=alt2/>
 
=== Heldu-aldia ===
Emergentziaren osteko odonatu itxuratu berria heldugabea da sexualki. Esate baterako, helduen kolorazioa eta distira falta ditu. Hegoak nahikoa gogortzen zaizkion momentuan, larbaren garapena gertatu deneko urgainetik hegaldatu egingo da. Lehen hegaldi hau egunsentian izaten da, hegoei eraginez animaliak barne-tenperatura egokia lortu eta gero, txoriak ehizan hasi baino lehen. Aurreneko hegaldi hori metro gutxi batzuetakoa izaten da, sorgin-orratz gehienen modura, edo bidaia luze bihur daiteke, burruntzi askok egiten duten legez.<ref name=alt3>{{erreferentzia |izena=Kepa |abizena= Altonaga |url= https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/lehen-animalia-hegalariak-eta-iii-aireko-maitale-a/ |izenburua= Lehen animalia hegalariak (eta III): Aireko maitale akrobatikoak |argitaletxea= ''Elhuyar'' aldizkaria, 77. zenbakia, 1993ko azaroak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus |sartze-data=2019-10-02}}</ref>
 
Lehen hegaldi horren ostean, odonatu heldugabeak urrundu egiten dira ar sexualki aktiboen iharduera-esparrutik, eta horrelaxe ahal izango dute bai elikatu eta bai guztiz garatu inolako interferentziarik gabe. Heldutasuna, emergentzia osteko bizpahiru egunetan lor daiteke espezie batzuetan, edo, beste muturrean, hiru bat astetan zenbait anisopteroren kasuan. Nolanahi ere, heldutasun eskuratu berriaren seinalea izaten da atzera ere ur-bazterretara itzultzea. Heltze-prozesuaren iraupena aldakorra da, baina normalean sorgin-orratzetan burruntzietan baino motzagoa izan ohi da, eta luzeagoa emeetan arretan baino.<ref name=alt3/>
 
=== Heldu-aldia ===
==== Lurraldekoitasuna ====
Azkarrago heltzen direnez, normalean arrak iristen dira emeak baino lehenago ugaltze-tokietara, eta jokabide lurraldekoiak erakusten dituzte bertan. Alegia, animalia bakoitzak eremu bat defendatuko du, hots, lurraldea, eta ahaleginak egingo ditu gainerako ar “barrandariak” bertatik kanporatzeko. Lurraldekoitasuna bikotekidea lortzearekin erlazionatuta dago eta, antza, baita harrapakaritzarekin ere; lurraldea, azken batean, ehiza-eremua baita.<ref name=alt3/>