William Faulkner: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa:
William Faulkner [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuen]] hegoaldean jaio zen, [[Mississippi]] estatuko [[New Albany (Mississippi)|New Albany]] udalerrian, [[Hegoaldeko Estatu Batuak|Estatu Batuetako Hegoaldearen]] barnean. Handik gutxira, familia [[Ripley]] udalerrira joan zen bizitzera, eta [[Oxford (Mississippi)|Oxford]] udalerrira gero. Han igaro zituen William Faulknerrek bere bizitzako urterik gehienak. Bere familia nahiko tradizionala zela bere lehen urteak igaro zituen, eta urte haiek markatu zuten Faulknerren idatzizko produkzio guztia.
 
Faulkner jaio zenean osotara itxi gabe zeuden oraindik [[Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila]]ko zauriak. Familia harro zegoen [[hegoaldeko Estatu Batuak|hegoaldetarra]] izateaz, eta gizon handitzat zeukaten idazlearen birraitona, William Falkner koronela (horrela, u-rik gabe, hala baitzen familiaren jatorrizko deitura, harik eta idazleak u hori gehitu zion arte), Estatu Batuetako gerra zibilean Mississippiko infanteriako Bigarren errejimentua antolatu, finantzatu eta gidatu zuena. Falkner koronelak, gero, Ripley eta [[Tennessee]] arteko [[burdinbide]]a egin zuen, liburuak idatzi zituen, [[Europa]]n zehar bidaiatu zuen eta dueloan hil zen<ref name=":1" />.
 
William Faulkner irudimen handiko haurra izan zen eta etxean esklaboei buruzko kontakizunak entzunez eta eskuratu zituen liburuak irakurriz ([[Charles Dickens]] eta [[Ingalaterra|ingeles]] klasiko asko) hornitu zuen bere irudimen berez ere handi hura. Ez zuen ikasten jarraitu nahi izan eta bertan behera utzi zuen goi mailako eskola bigarren urtean<ref name=":1" />. [[1915]]ean, ikasketak bertan behera utzi eta bere aitonaren [[Banku|banketxean]] lan egin zuen, bere auzoko neska gazte batekin, Estelle Oldhamekin, ezkontzeko asmoz. Bien bitartean, beste auzokide batek, Philipe Stonek, bere gain hartu zuen Faulknerren irakurketen ardura, eta Oxforden bestela lortu ezin zitezkeen liburuak eskuratu zizkion: [[Charles Baudelaire]], [[Paul Verlaine]], [[Stéphane Mallarmé]], [[Oscar Wilde]], [[James Joyce]] eta [[T. S. Eliot]].
 
Estelle beste gizon batekin ezkondu zen eta Sortaldera joan zen bizitzera. Faulkner, orduan, [[Kanada]]ko Aire Armadan sartu zen. Geroago, [[Lehen Mundu Gerra]]ren bitartean, [[Royal Air Force]]ko ([[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] aireko armada) hegazkinlari aritu zen. [[Toronto]]ra bidali zuten pilotu kadete gisa ([[1918]]), baina berak oinarrizko entrenamendua baino lehen bukatu zen gerra<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=William Faulkner - Hotsa eta ardaila|url=https://www.armiarma.eus/unibertsala/faulkner/|aldizkaria=www.armiarma.eus|sartze-data=2019-09-20}}</ref>. Gudaren ostean, Oxfordera itzuli zen atzera, unibertsitatera bueltatu zen, baina denbora laburrerako, ikasketak berriro utzi baitzituen, idazteari esker bizi nahi zuen eta. Hurrengo urteetan,idazten ikasi bitartean, "[[Paper|papera]], [[Tabako|tabakoa]], jatekoa eta [[Whiski|whisky]] pixka bat" eskuratu ahal izateko adina lan egin zuen, liburudenda batean New Yorken, eta posta bulego batean Oxfordetik hurbil. [[1924]]an argitaratu zuen bere lehenengo liburua, ''The Marble Faun'' ([[1924]], "Marmolezko faunoa"), [[artzaintza|artzain]] giroko poema ziklo bat.
 
[[1925]]. urtearen lehen erdian [[New Orleans]]en kazetari aritu zen, eta, beste idazle baten (Sherwood Anderson) laguntzarekin, bere lehen eleberria argitaratu zuen: ''Soldier's pay'', [[Georgia (AEB)|Georgiara]] itzultzen den hegazkin pilotu zauritu bati buruzkoa<ref name=":0" />. Bere asmakizun ezagunena Yoknapatawpha konderria da, Lafayette konderrian inspiratua, non zabaldu zuen Estatu Batuen hegoaldeko estatuen egoera desatsegina eta, bereziki, beltzen egoera zurien aurrean. Han, Yoknapatawpha konderrian, proiektatu zituen bere pentsamoldeak bere familiarekiko, zehazteko, bere aitona identifikatu zuen Sartoris koronelarekin, konderri horren pertsonai bat. Yoknapatawpha konderriaren inguruan eleberri serie bat idatzi zuen.
19. lerroa:
[[Fitxategi:TheFaulknerPortable.jpg|thumb|ezkerrera|200px|William Faulknerren idazmakina.]]
 
Uda eta udazkena [[Europa]]n igaro zituen, [[Italia]]n eta [[Paris]]en, eta eleberri serie bat idatzi zuen. Oxfordera itzuli zenean, lantxoak egiten jarraitu zuen bizimodua ateratzeko (etxe margolari, zurgin, golf jokalari, marinel, kontrabandista), eta idazten, jo eta su. Handik gutxira argitaratu zuen bere bigarren eleberria, ''Mosquitoes'' ([[1927]], "Eltxoak"), New Orleansen ezagutu zuen literatura zirkuluaren satira garratza. Eleberriez eta poemez gainera, ipuinak ere idatzi zituen, baina argitaletxeek atzera bota zizkioten denak. Hirugarren eleberria ere, ''Flags in the Dust'' ([[1927]], "Banderak hauts artean"), atzera bota zioten, baina beste izenburu bat jarri (''Sartoris'') eta eskuizkribuan aldaketa batzuk egin ondoren, argitaratua izan zen, azkenik, handik bi urtera. Eleberri hori izan zen bere ofizio ikasketako lanetatik azkena, eta horrekin ekin zien «Yoknapatawphako konderrian» -berak asmatutako lurraldea, bere irudizko geografia eta historiarekin- kokatutako kontakizun zikloari<ref name=":1" />.
 
[[1929]]ko [[ekain]]ean ezkondu egin zen, Estelle Oldhamekin, aurreko ezkontzak porrot egin ondoren Oxfordera itzuli baitzen atzera. Urrian [[Hotsa eta ardaila|''Hotsa eta ardaila'']] (''The Sound and the Fury)'' argitaratu zuen, haren lehen maisulana, ikusgarria teknikaren eta psikologiaren erabileragatik. Eleberrian aristokraziako familia baten -eta bidenabar, gizarte maila horren- gainbehera kontatu zuen. Udaberriaz geroztik prest zuen beste eleberri bat, ''[[Santutegia (eleberria)|Santutegia]]'' (''Sanctuary''), ''"bururatu zaidan kontakizunik izugarriena"'', baina argitaratzaileak ez zion argitaratu nahi izan, [[Espetxe|espetxeratuko]] zuten beldurrez. Urte gorabeheratsu hartako udazkenaren bukaeran ''As I Lay Dying'' ("Hiltzorian nagoen bitartean") idatzi zuen, eta, aspaldiko partez, ipuinak argitara ziezaizkioten lortu zuen: ''[[Arrosa bat Emily-rentzat]]'' (''A Rose for Emily'') argitaratu zioten aurrena, aldizkari batean, [[1930]]eko [[apiril]]ean.
29. lerroa:
Nolanahi ere, [[1940]] ondoko urteetan jendeak ahaztu egin zuen haren lana, eta [[Hollywood]]en [[Film (zinema)|filmetarako]] historiak idazten hasi behar izan zuen bizimodua ateratzeko.
 
[[1946]]an, baina, ''The Portable Faulkner'' argitaratu zuen M. Cowleyk - Yoknapatawphako konderriaren azalpena, bere liburuetako pasarteez hornitua- eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Haren lana miresten zuten idazleek hari buruzko [[Saiakera|saiakerak]] idatzi zituzten, jendea haren lanaren balioaz ohartzen hasi zen, eta [[Argitaletxe|argitaletxeak]] atzera inprimatu zituen liburu guztiak. [[1948|1948an]] beste eleberri bat argitaratu zuen, ''Intruder in the Dust'' ("Arrotza hauts artean"), mutil [[Beltz (pertsona)|beltz]] bat lintxatzetik salbatzen duen mutil zuri bati buruzkoa, eta ''Collected Stories'' ("Ipuin guztiak") [[1950]]ean. Azkeneko liburu horrekin literaturako sari nazionala irabazi zuen eta urte horren amaieran bertan [[1949|1949ko]] [[Nobel Sariak|Nobel Saria]] eman zioten<ref name=":0" />.
 
Hurrengo urteetan Kanpo Arazoetako Ministerioarentzat lan egin zuen eta herrialde asko bisitatu zituen: [[Peru]] eta [[Brasil]] ([[1954]]); [[Japonia]], [[Filipinak]] eta [[Mendebaldeko Europa]] ([[1955]]); [[Grezia]] ([[1957]]); [[Venezuela]] ([[1961]]). Bien bitartean idazten jarraitu zuen. [[1951]]n [[Santutegia (eleberria)|''Santutegia'']] idazlanaren jarraipena argitaratu zuen, ''Requiem for a Nun'' ("Moja baten requiema"), eta [[1954]]an ''A Fable'' ("Alegia bat"), idatzi zuen eleberririk luzeena; [[Kristo]] du protagonista, [[Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu gerran]] kaporal [[Frantzia|frantses]] baten baitan herri gizon egina. Gero, ''The Town'' ([[1957]], "Hiria") eta ''The Manion'' ([[1959]], "Etxandia") idatzi zituen, Snopes familiaren [[Trilogia|trilogiako]] azken biak. Haren azkeneko lana, ''The Reivers'' ("Lapurrak"), bere haurtzaroari buruzko komedia bat, hura hil baino hilabete lehenago argitaratu zen, [[1962]]an.