Tierras Altas (Soria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
81. lerroa:
 
== Aitzineuskararen presentzia ==
Azken aldian egindako ikerketa epigrafikoen arabera, [[aitzineuskara]] (alegia, baskoien hizkuntza, gaur egungo euskararen aurrekoa) lehenago iritsi zen Soriako iparraldera [[zeltera]] eta [[latin]]a baino.<ref>{{Erreferentzia|izena=Eduardo|abizena=Alfaro Peña|izenburua="Oppida" y etnicidad en los confines septentrionales de la Celtiberia|data=2018|url=http://uvadoc.uva.es/handle/10324/28659|sartze-data=2019-08-19}}</ref>
 
[[2001]]<nowiki/>ean Eduardo Alfaro Peña arkeologoak zenbait hilarri aurkitu zituen Tierras Altas eskualdean, [[Cidacos]], Linares eta [[Alhama]] ibaien inguruetan, Sorian, non, bide batez esanda, zeltiarren eta erromatarren hondarea oparoa baita, eta hasi zen hilarrietan azaldutako idazkunak aztertzen, gehienak latinez idatziak. EduardoAitzineuskararen Aznararrastoak antropologoarenere laguntzarekin,agertu eta ikusita beste era bateko izenak agertzen zitzaizkiela hilarrietanziren, zabaldu egin zuen ikerketa. Guztira bost aldare-harri eta 34 hilarri aurkitu zituzten, ikerketa zeharoSesenco berriizena batenzeraman bideanestela jarribat zituztenakkasu.
 
===Erromatarren ohitura funerarioak===
Erromatarrek uste zuten heriotza gainditzeko modua zela bizien artean oroitua izatea. Horregatik, haien hilerriak irekiak izaten ziren, eta hilarriak jartzen ziren bideen aldamenetan, herrien sarrera edo irteera ondoan, ibiltariek irakur zitzaten harri haietan idatzitakoa. Hilobi-monumentu haien barietate bat izaten zen estela edo hilarria, hilobiaren gainean lurrean sartutako harlauza bat, non epitafio bat idatz zitekeen, apaingarriekin eta elementu sinbolikoekin.
 
===Tailer bat hilarriak egiteko===
Hilarrietarako eskariak eragin zuen hirietan artisau-tailerrak agertzea. Hilerrien inguruetan egoten ziren kokatuta, eta bakoitza espezializatzen zen forma, apaingarri eta formula jakin batzuetan. Aintzat hartuta Tierras Altas eskualdean aurkitu diren hilarrien estiloa, Alfaro eta Aznar ikertzaileek uste dute han tailer bat egon zela, denetan estilo bat antzematen baita, formuletan eta baita apaingarrietan ere.
 
Hilarriaren burualdean hildakoaren errepresentazio eskematikoa erakusten da, batzuetan bularraldearen silueta besterik ez. Behean animalia bat erakusten da, zezena edo oreina, zeinek balio sinbolikoa baitute, hildakoarekin lotua. Eta erdian, testua, formula zurrun eta estandarrekin: hildakoaren izena, adina, nork eskainia, eta, oso noiz edo behin, borondate oneko formula bat, “lurra izan dakizuela arina”, adibidez.
 
===Sesenco===
[[Fitxategi:“Antestius_Sesenco”_zenaren_hilarria,_erromatarren_garaikoa.jpg|thumb|“Antestius Sesenco” zenaren hilarria, erromatarren garaikoa.]]
Villar del Rio udalerriaren La Laguna herrixkako etxe partikular batean ikertzaileek aurkitu zuten hilarri bat “Antestius Sesenco” baten oroimenez eraikia, zeina bizi baitzen Kristo ondoren I edo II. mendean. Hilarriak bi eremu ditu, goian testua eta behean zezen bat. Beheko partearen zati bat galduta dago, eta ertzak ukituta daude. Beheko partean antzematen da zezenaren bizkarraldea, Antestius gaztearen idealizazio sinbolikoa, hura 20 urterekin hil baitzen (AN XX).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ANTESTIVS SESENCO. Un joven serrano con nombre vascón|hizkuntza=es-ES|data=2012-10-24|url=https://idoubeda.wordpress.com/2012/10/24/antestivs-sesenco-un-joven-serrano-con-nombre-vascon/|aldizkaria=Idoubeda|sartze-data=2019-08-29}}</ref>
 
Ikertzaileek eman zuten hilarriaren berri Salamankako kongresu batean, eta bertan ikertzaile euskaldun batek ohartarazi zituen izenaren bigarren zatia, “Sesenco”, ez zela ez zeltera, ezta latina ere, baizik eta aitzineuskara, eta antz handia duela gaur egungo “zezenko” hitzarekin, “zezen gaztea” euskaraz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Euskaltzaindiaren Hiztegia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai&sarrera=zezenko|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2019-08-20}}</ref> Ohar hark zabaldu egin zuen ikertzaileen ikerketa-eremua, handik aurrera, arreta berezia jarri baitzieten hilarri haietan agertutako izen indigenei. Batzuk aurkitu dituzte: Onse, Onso, Oandissen, Agirseno, Arancis, Sesenco, Lesuridantar eta Velar-thar.
 
Ikertazileen iritzian, aitzineuskararen aztarna horiek lotuta egon litezke orain bi mila urte, udako bazkaleku oparo bila Errioxa aldetik Tierras Altas inguruetara joaten ziren ganaduzale baskoiekin. Haietako batzuk bertakotu egingo ziren, eta hildakoan, beraien jatorriaren seinaleak agertu ziren familiartekoek egindako hilarrietan, latinezko mezu eta sinboloekin batera. Bada beste hipotesi bat baskoien eta aitzineuskararen arrastoak azaltzeko, zeinaren arabera, Ponpeiok garaitu zituen baskoiak eta behartu zituen orduko Tierras Altas haiek birpopulatzera.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=¿Están las raíces del euskera en Tierras Altas?|hizkuntza=es|url=http://www.heraldodiariodesoria.es/noticias/cultura/estan-raices-euskera-tierras-altas_119982.html|aldizkaria=Heraldo-Diario de Soria|sartze-data=2019-08-19}}</ref>
 
Edozelan ere, hilarrietan agertutako onomastika indigena estimulatzen ari da berrikuspen etniko-linguistiko bat Soriako mendialdean eta Soriatik kanpo.<ref>{{Erreferentzia|abizena=SoriaNoticias|izenburua=La exposición de estelas funerarias en Santa Cruz de Yanguas, hasta el día 25|hizkuntza=es|data=2019-08-08|url=http://sorianoticias.com/noticia/2019-08-08-la-exposicion-estelas-funerarias-santa-cruz-yanguas-dia-25-60333|aldizkaria=sorianoticias.com|sartze-data=2019-08-19}}</ref>
 
Hilarriaren kode epigrafikoa: HEp 2001, 00521 = AE 2001, 01224<ref>{{Erreferentzia|izenburua=HispaniaEpigraphica Online Database - Record Card|url=http://eda-bea.es/pub/record_card_1.php?rec=7592&newlang=en|aldizkaria=eda-bea.es|sartze-data=2019-08-20}} Online katalogo horretan datu teknikoak kontsulta daitezke.</ref>
 
===Hilarrien erakusketa===
[[Fitxategi:Eduardo_Alfaro_erromatar_garaiko_hilarriak_azaltzen.jpg|thumb|Eduardo Alfaro erromatar garaiko hilarriak azaltzen Santa Cruz de Yanguas herrian, Sorian.]]
2019ko uztailaren 17tik abuztuaren 25a bitartean, Eduardo Alfarok eta Eduardo Aznar ikertzaileek erakusketa bat antolatu zuten Santa Cruz de Yanguas herritxoan, probintziako eta komunitate autonomoko agintarien babesarekin, eta Valladolideko Unibertsitatearen babes zientifikoarekin.<ref>{{Erreferentzia|izena=Joxe|abizena=Aranzabal|izenburua=Sesenco|hizkuntza=eu|data=2019-08-19|url=https://blogak.goiena.eus/faroa/2019/08/19/sesenco/|aldizkaria=Faroa|sartze-data=2019-08-19}}</ref> Erakusketak 12 hilarri erakutsi zituen, nahiz eta bertan 44 hilarriren argazkiak eta transkripzioak ikus zitezkeen.
 
Erakusketak ez zuen oihartzun handirik izan Euskal Herriko hedabideetan, baina jende dezente bildu zuen Euskal Herritik, gehienak aitzineuskararen presentziak erakarrita, eta [[Juan Martin Elexpuru]] idazlearen deiari erantzunez neurri batean.<ref>{{Erreferentzia|abizena=elexpuru|izenburua=“Soria eta euskaldunak” iritzi-artikulua Argian|hizkuntza=eu|data=2019-08-10|url=https://blogak.goiena.eus/elexpuru/2019/08/10/soria-eta-euskaldunak-iritzi-artikulua-argian/|aldizkaria=Iruña-Veleia, egia ala gezurra?|sartze-data=2019-08-19}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Juan Martin|abizena=Elexpuru|izenburua=Soria eta euskaldunak|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2018/018/002/2019-08-11/soria-eta-euskaldunak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-08-19}}</ref>
 
==Erreferentziak==