Mus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[File:31real.png|thumb|Museko jokaldi honetan, jokoan, 31, eta pareetan, mediak (hiru zazpiko). Zenbait tokitan, jokaldi honi "31 erreala" edo "errege-joko" deritzo, eta beste jokoak baino hobea da.]]
 
'''Musa''' [[Euskal Herria]]n asmatutako [[karta-joko]]a da<ref>{{Cite web|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/mus/ar-83434/|izenburua=Mus|sartze-data=2019-08-01|egunkaria=|aldizkaria=Auñamendi|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=gaztelania|formatua=}}</ref>. 40 kartako karta-sortarekin jokatzen da, eta jokalariei launa karta ematen zaizkie. Kartok banatu ondoren, "mus" delakoa proposatzen da. Jokalari guztiak ados badira, karta hauetako bat edo gehiago alde batera utzi eta berriak banatzen dira. Behin musa moztuta (jokalari batek musari uko egiten dionean), jokoa bera hasten da. Bertan lau fase (edo jokaldi) izaten dira, hurrenkera honetan:
5. lerroa:
* '''Txikira''': kartarik txikienak nork dituen.
* '''Pareak''': parerik onenak nork dituen.
* '''Jokoa''': Karten balioaren batura hartzen da kontuan. Jokatu ahal izateko 31 puntu behar dira gutxienez. Inor ez bada horrenbestera heltzen, puntura'''puntua''' jokatzen da, eta 31 puntura gehien hurbiltzen denak irabazten du.
Fase bakoitzean jokalariek apostu egin dezakete, gutxienekoa bi puntu izanik (enbido). Aurkariek desafioa onartu (eduki), utzi edo apostua igo dezakete. Fase guztiak bukatzean, kartak erakutsi eta apostu bakoitza nork irabazi duen erabakiko da. Puntuak apostu bakoitzaren irabazleari emango zaizkio, zenbait kasutan puntu extrak jaso daitezkeelarik (pareen irabazleak zenbait puntu jasotzen ditu eskuan zituen pareen arabera, eta antzera joko/puntuarekin ere). Kartek apostuaren irabazlea nor den adierazi ezin dutenean (berdinak direlako, adibidez), jokalarien hurrenkeran lehena dagoenak du abantaila. Alegia, eskutik hurbilena denak irabaziko luke.