Odonatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
101. lerroa:
=== Heldu-aldia ===
==== Lurraldekoitasuna ====
Azkarrago heltzen direnez, normalean arrak iristen dira emeak baino lehenago ugal gunetaraugaltze-tokietara, bertaneta jokabide lurraldekoiak erakutsikoerakusten dituztelarikdituzte bertan. Alegia, animalia bakoitzak eremu bat defendatuko du, hots, lurraldea, eta ahaleginak egingo ditu gainerako ar “barrendariak”“barrandariak” bertatik kanporatzen saiatuko dakanporatzeko. Lurraldekoitasuna bikotekidea lortzearekin erlazionatuta dago, eta, antza, bai harrapakaritzarekin ere; lurraldea, azken batean, ehiza-eremua baita.<ref name=alt3/>
 
Lurralde baten jabea hurbildu egingo da hegaz edozein barrendarirantz, dela espezie berekoa, dela espezie desberdinekoa, eta aldameneraino alboratuko zaio. Orduan, eta eme espeziekidea baldin bada berarekin parekatzen saiatuko da. Bestela, bizkarraldeaz kolpatuko du barrendaria, eta biek, jabeak eta barrendariak, elkarrekin borrokatuko dira hegan doazelarik, aurkakoa lurrera bota nahirik. Borrokaldiok iraupen laburrekoak izaten dira, eta barrendaria urruntzea izan ohi da emaitza. Jabea pausaturik dagoeneko kasuetan, beronen erantzun lurraldekoiak kilimusi oldarkor erritualizatuak izaten edo erreberentzia ditu sarritan, hala nola abdomen koloreztatua nabarmen erakustea, bestelako higidura estereotipatuak, etab.<ref name=alt3/>
117. lerroa:
 
==== Ugalketa ====
Dirudienez, odonatuen arrek badakite emeak eme gisa ezagutzen, harrapakinekin nahastu barik. Horretarako, eme espeziekidearen hegoen koloreak eta gardentasuna erabiltzen dituzte. Elkar ezagutu eta gero, Calopteryx eta Platycnemis jeneroetako sorginorratzek gorteiuzko kilimusietan hasten dira. Alabaina, gorteiua ez da ohizkoa odonatuen artean. Jenero hauetako eme bat dagokion arraren lurraldean hegaldatzen denean, pausaturik dagoen jabeak abdomena biratuko du gorantz, behe-aldeko kolorazioa erakutsiz. Eta eme aiduru edo antsiadun baten erantzuna, aldamenean kokatzea izaten da, arra honen inguruan bueltaka hasiko delarik.<ref name=alt3/>
 
Odonatuek duten sexujotzeko modua bakarra da intsektuen artean, eta argiro mintzo da talde honen primitibotasunaz. Arraren ugal aparatu primarioa abdomeneko atzeko segmentuetan dago paratuta, gainerako intsektuetan bezalaxe, baina odonatuen kasuan ez dago arraren eta emearen ugal aparatu primarioen arteko kontakturik. Alabaina, odonatuen arrek ugal aparatu sekundarioa dute abdomeneko bigarren eta hirugarren segmentuetan. Odonatu arrek ugal aparatu sekundarioan horretan ipintzen dute esperma, eta berori da kopulazioan zehar barneratuko den estruktura.<ref name=alt3/>
 
Kopulaziorako portamolde-sekuentzia ondoan azaldutako modura garatzen da. Lehenengo eta behin, arrak eme aiduruak segituko ditu hegaz ur gainetik edo, lehenago esan bezala, dantza zirkular batean arituko da. Honen ostetik, arrak emeari sama-aldetik eutsiko dio abdomeneko atze-apendizeen laguntzaz, eta tandem a eratuko dute. Horrela daudelarik, arrak bere buruarekiko abdomena bentralki biratu egiten du, horrela esperma bederatzigarren segmentuko irekiune genitaletik bigarren segmentuko ugal aparatu sekundariora eramanez.<ref name=alt3/>
 
Ezaguturiko kasu gehienetan truke hau tandema eratu aurretik egiten da, operazio guztia oso arina delarik. Azkenik, kopulazioa bera hasten da. Horretarako, arrak gorantz okertzen du abdomena, aldi berean emeak berea aurrerantz bidaltzen duelarik, arraren abdomeneko bigarren segmentuko organo kopulatzaile sekundarioarekin lotzera. Akrobazia guzti hauen ondorioz bihotz-itxurako irudia zirriborratzen dute.<ref name=alt3/>
 
Kopulazioan gardainaturiko odonatu-parea guztiz zaurgarria da. Beraz, pentsa liteke hautespen naturalak kopulazio laburrak bultzatu dituela. Dena den, iraupenaren aldetik oso aldakorrak dira, eta zenbait espezietan luzeak dira oso. Azken hauei dagokienez, badago lerro batzuk merezi dituen azalpen bat. “Espermaren lehiaketa” deritzo fenomenoari eta Calopteryx jeneroko sorginorratzetan ikusi da. Kopulatzen ari den arrak aurretiko gainerako arren esperma iraitziko du emearengandik bere esperma propiala transferitu baino lehen.<ref name=alt3/>
 
Emeak errungo dituen arrautzak azken arrak ernaltzen ditu. Hau da, arra emeari lotuta luzaroan egonez gero, berak ernaldutako arrautzen errunketa ziurtatzen ari da nolabait; beste hurrengo bati kopulaziorako aukera gero eta txikiagoa uzten baitio. Hortik, beraz, kopulazio luzeen zergatikoa. Honelako “azkena da lehena” moduko abantaila selektiboak arruntak dira zenbait intsekturen artean, baina espermaren iraizketa aktiboa organo kopulatzailea erabiliz soilik ikusi da odonatuetan.<ref name=alt3/>
 
== Odonatuak eta gizakia ==