Odonatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
98. lerroa:
 
Lehen hegaldi horren ostean, odonatu heldugabeak urrundu egiten dira ar sexualki aktiboen iharduera-esparrutik, eta horrelaxe ahal izango dute bai elikatu eta bai guztiz garatu inolako interferentziarik gabe. Heldutasuna, emergentzia osteko bizpahiru egunetan lor daiteke espezie batzuetan, edo, beste muturrean, hiru bat astetan zenbait anisopteroren kasuan. Nolanahi ere, heldutasun eskuratu berriaren seinalea izaten da atzera ere ur-bazterretara itzultzea. Heltze-prozesuaren iraupena aldakorra da, baina normalean sorgin-orratzetan burruntzietan baino motzagoa izan ohi da, eta luzeagoa emeetan arretan baino.<ref name=alt3/>
 
=== Heldu-aldia ===
==== Lurraldekoitasuna ====
Azkarrago heltzen direnez, normalean arrak iristen dira emeak baino lehenago ugal gunetara, bertan jokabide lurraldekoiak erakutsiko dituztelarik. Alegia, animalia bakoitzak eremu bat defendatuko du, hots, lurraldea, eta gainerako ar “barrendariak” bertatik kanporatzen saiatuko da. Lurraldekoitasuna bikotekidea lortzearekin erlazionatuta dago, eta, antza, bai harrapakaritzarekin ere; lurraldea, azken batean, ehiza-eremua baita.<ref name=alt3/>
 
Lurralde baten jabea hurbildu egingo da hegaz edozein barrendarirantz, dela espezie berekoa, dela espezie desberdinekoa, eta aldameneraino alboratuko zaio. Orduan, eta eme espeziekidea baldin bada berarekin parekatzen saiatuko da. Bestela, bizkarraldeaz kolpatuko du barrendaria, eta biek, jabeak eta barrendariak, elkarrekin borrokatuko dira hegan doazelarik, aurkakoa lurrera bota nahirik. Borrokaldiok iraupen laburrekoak izaten dira, eta barrendaria urruntzea izan ohi da emaitza. Jabea pausaturik dagoeneko kasuetan, beronen erantzun lurraldekoiak kilimusi oldarkor erritualizatuak izaten edo erreberentzia ditu sarritan, hala nola abdomen koloreztatua nabarmen erakustea, bestelako higidura estereotipatuak, etab.<ref name=alt3/>
 
Lurraldearen tamaina eta mugak aldakorrak dira oso, leku konkretu bakoitzaren baldintzen araberakoak izanik. Edozelan ere, bertako eguzkiztapena eta landare-urritasuna izaten dira, dirudienez, odonatuek aukeraketarako erabiltzen dituzten faktore nagusiak. Halaber, defendaturiko lurraldearen azalera odonatu-espeziearen tamainaren funtzio zuzena da, halatan non, putzu txiki bat Anax edo Aeshna jeneroetako txitxiburduntzi ar bakar batentzako bizilekua den bitartean, bertako ur-bazterretan dozenaka sorginorratz manten baitaitezke.<ref name=alt3/>
 
Bestalde, azalera hori beste faktore birekin korrelazionatu da. Batetik, odonatuak mugimendua ikus dezakeeneko distantziarekin eta, bestetik, arren dentsitatearekin. Izan ere, dentsitatea emendatu ahala lurraldeen azalera txikiagotuz doa, harik eta dentsitate jakin batekin lurralde minimoa lortzen den arte (inoiz metro karratu bat baino gutxiago). Dentsitate maximoa edo, bestela esanda, lurralde minimoa, berezitasun espezifikoak dira, baina, espeziea zenbat eta txikiagoa izan, dentsitate maximoa hainbat eta handiagoa izaten da.<ref name=alt3/>
 
==== Ehiza-jarduna ====
Odonatu helduak talde bitan bana ditzakegu oro har, “hegalariak” eta “begiztatzaileak”. Lehenengoek hegan ehizarako egiten dute, ehizaki bila behin eta berriro lurraldea zeharkatzen dutelarik. Espezie begiztatzaileak, ostera, panoramika zabala duten puntuetan kokatzen dira, ihi baten puntan esaterako, bertatik lurralde osoa kontrolatuz. Aipatu dugun sailkapen erraza onartuz gero, txitxiburduntziak hegalarien taldean sartuko ditugu eta sorginorratzak begiztatzaileenean, salbuespenak salbuespen. Dakigunez, odonatu helduak harrapakariak dira, ehizaki biziez elikatzen direlarik. Espezie begiztatzaileen kasuan, sorginorratzak kokalekutik harrapakina somatutakoan beronenganantz abiatzen da, hanka eta barailez eskuratzen du eta kokalekura itzultzen da, bertan jaten duelarik. Espezie hegalarietan, ostera, bai erasoa eta bai ehizakia irenstea, hegan doazelarik burutzen dira. Hala ere, harrapakina tamaina handikoa bada, normalean gertatzen ez dena, txitxiburduntzia pausatu egingo da, jakia mamurtzeko.<ref name=alt3/>
 
Elikatzen ari diren odonatuak ez dira elkarrekiko oldarkorrak izaten, heldutasun sexualean egon arren. Hori dela eta, batzuetan odonatu-aldra edo -multzo zabalak ager daitezke harrapakin ugariko tokietan, esate baterako, inurri edo termita hegadunen hodeiak eratzen direnean. Oportunista samarrak direlarik, dietaren muga ia bakarra harrapakinaren tamaina dela esan dezakegu. Ondokoak ikusi dira txitxiburduntzien kasuan: dipteroak, eltxoak eta ur-eltxoak batipat, efemerak, trikopteroak, eta, nekezago, tximeletak, erleak eta beste odonatuak. Anisoptero tropikalak ausartagoak omen, eta bai igel txikiak eta are kolibriak ere harrapa ditzakete. Sorginorratz gehienak txikiagoak, begiztatzaileak eta hegaldi astirosoagodunak direnez, intsektu finkoez elikatzera ere jo dute, landarezorriez esaterako, zeintzuek landarediaren baitatik erauzten baitituzte.<ref name=alt3/>
 
Odonatu helduek ikusmen bidez somatzen dituzte harrapakinak, begi konposatuak mugimenduak detektatzeko egokiro doituta daudelarik. Izan ere, espezie handiek hogei metrora bereiz ditzakete mugimenduak. Anisopteroek (= txitxiburduntziek) zona binokular txiki bakarra dute beren ikusmen-eremuan, eta ziur aski ez dute ikusmen binokularra erabiltzen hegaz doan harrapakinarekiko distantzia kalkulatzeko, baina zigopteroen, hots, sorginorratzen, zona binokularra zabalagoa da, horren bitartez harrapakinak hondo konplexu baten kontra bereiz ditzaketelarik; hostajearen kontra esaterako.<ref name=alt3/>
 
==== Ugalketa ====
 
== Odonatuak eta gizakia ==