«Sodankylä»: berrikuspenen arteko aldeak

19 bytes added ,  Duela 5 hilabete
t
{{Sodankyläko udalbatza}}
Sodankyläko Udalbatza 27 ordezkarik osatzen dute eta, Lappiko udalbatza gehienen antzera, talde politiko nagusia Zentroko Alderdia da. Dena den, alderdiak ezin izan zion aurreko hauteskundeetako emaitzari eutsi eta hamalau ordezkari izatetik hamaika izatera igaro zen; guztira, sodankylär botoen %35,2 eskuratu zuen. Bigarren eta hirugarren alderdiak bost eta lau batzarkide lortu zituzten Ezker Elkartasuna eta Koalizio Nazionala izan ziren. Ezkerreko alderdiak bi taldekide galdu zituen arren, beherakada ez zen oso nabaria izan aurreko batzarrean sodankylärrek 8 ordezkari gehiago baitzituzten. Guztira, sozialistek botoen %17,9 bereganatu zuten. Koalizio Nazionalak, aldiz, hiru eserleku galdu eta botoen %14,6 eskuratu zuen. Jarraian bina ordezkari lortu zituzten Liga Berdea, Alderdi Sozial-Demokrata eta Finlandiarren Alderdia izan ziren hautesleen babesa jaso zuten alderdiak. Hala ere, irakurketa oso desberdina egin zuten hiru alderdiek. Esate baterako, alderdi ekologistak goraka nabarmena izan zuen eta boto-emaileen %9,5ari esker beste ordezkari bat irabazi zuen. Finlandiarren Alderdiak, berriz, bi ordezkari galdu zituen aurreko udalbatzatik. Azkeneko postua batzarrean sartzea lortu zuen Alderdi Kristau-Demokratarentzat izan zen, botoen %1,8 eskuratu ostean. Hauteskundeetako parte hartzea, azkenik, %59,7koa izan zen.
{{Sodankyläko herriguneakherriak biztanleriaren arabera}}
Udal hauteskundeen ostean, eratu berria zen udalbatzak gehiengo osoz Viljo Pesonen alkate berretsi zuen. Gobernu berriaren buru Ezker Elkartasuneko kide den Heikki ​Lakkala jauna izendatu zuten, eta udalbatzaren presidente, aldiz, Pekka Heikkinen​ Koalizio Nazionaleko kidea. Hurrengo udal hauteskundeak 2021. urtean ospatuko dira<ref>[http://www.sodankyla.fi/paatoksenteko-ja-hallinto/Pages/Kunnanvaltuusto.aspx "Kunnanvaltuusto"]. ''Sodankylän kunta''. 2019.08.19</ref>.
 
10.181

edits