Basati diskak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketa
16. lerroa:
'''Basati Diskak''' [[1987|1987. urtean]] [[Euskal Herria]]n sortutako diskoetxea da. [[Ezin Izan]] taldeko Javi Sayesek bultzatu zuen lagun batzuekin. 1981ean,Destruye [[fanzine]]a kaleratzen hasi zen Sayes, eta, horregatik, ezagunagoa da "Javi Destruye" goitizenarekin. Euskal Herriko [[punk]] eta [[Hardcore punk|hardcore]] taldeen lanak kaleratu zituzten.
 
Sortu eta berehala, disko garrantzitsu batzuk argitaratu zituen, hala nola Bap!! taldearen ...bide huts eta etxe huts (1988) eta [[RIP]] taldearen lehen disko luzea, [[No te muevas!]] (1988). [[MCD]], [[Txorromorro (musika taldea)|Txorromorro]], [[Irula]], [[Eskoria-tza]] eta [[Antiregimen]] dira 80ko hamarkadaren amaieran Basati Diskak zigiluarekin diskoa atera zuten beste taldeetako batzuk.
 
[[90eko hamarkada]]n beste estilo batzuetako taldeen lanak ere kaleratzen hasi zen, tartean [[Negu Gorriak]] taldearen [[Hator hator (diska)|Hator hator]] singlea. [[Beti Mugan]] eta [[Danba]]ren lanak ere kaleratu zituen, bai eta [[Bap!!]]-en Zuria beltzez eta [[Hondarribi]]ko taldeen Underribi disko partekatua ere. Gaztelaniaz, [[Sanchis y Jocano]] pop bikotearen diskoak kaleratu zituen. Haatik, ez zuen punka alde batera utzi, eta Eskorbuto, [[Heriotza]], [[Quemando Ruedas]], [[La Perrera]] eta [[Ostikada]]ren diskoak argitaratu zituen.