Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
23. lerroa:
Historialari batzuen ustetan [[Antzinako Grezia]] bezala ezagututako garaiari k.a. 776 urteko lehenengo [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoek]] eman zioten hasiera. Garai mizenikoaren eta Lehenengo Olinpiar Jokoen artean Aro Iluna izeneko garaia igaro zen, garai horretako idatzirik ez da gorde eta erlikia arkeologiko gutxi mantendu dira.
 
Tradizionalki Antzinako Greziako garaia k.a.-ko 323 urtean [[Alexandro Handia|Alejandro Handiaren]] heriotzarekin bukatu zela uste zen, [[garai helenistikoa]]ri hasiera emanez. Hala ere, askotan k.a. 146 urteraino, hau da, Erromatarren konkistaraino luzatu izan da Antzinako Grezia,.<ref>http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus%3Atext%3A1999.04.0009</ref>
 
Antzinako Greziako garaia honela zatitu izan da zenbait gertaera politiko, sozial eta kulturalen arabera:
29. lerroa:
* Garai Arkaikoa (k.a. 800- k.a. 480) artistek sortutako eskulturek “irribarre arkaikoa” zuten. Esaten da Garai Arkaikoa [[Atenas]]ko azken tiranoa uzkaili ondoren amaitu zela k.a. 510 urtean.
* Garai Klasikoa (k.a. 480- 323 k.a.) estilo ezberdin bat garatu zen, ondoren ereduzkoa bilakatu zena; [[Partenoia]] garai honetan eraiki zen.
* [[Garai helenistikoa|Garai Helenistikoa]] (k.a. 323- k.a. 146) Greziar kultura eta boterea [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbil]] eta Ertainera zabaldu zeneko garaia. Alejandro Handiaren heriotzarekin hasi eta erromatar konkistarekin amaitu zen, Korintoko guduaren ostean (k.a. 146).<ref>https://books.google.es/books?id=INUT5sZku1UC&hl=el&source=gbs_navlinks_s&redir_esc=y</ref>
 
Aipatutakoak dira Antzinako Grezia bezala ezagutua den aroaren barruan sailkatzen direnak, hala ere, Greziak aldaketa asko jasan zituen hurrengo urteetan, eta honela saiklatzen dira Garai Helenistikoaren ondoren etorri ziren aroak: