Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
21. lerroa:
 
== Kronologia ==
 
Historialari batzuen ustetan [[Antzinako Grezia]] bezala ezagututako garaiari k.a. 776 urteko lehenengo [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoek]] eman zioten hasiera. Garai mizenikoaren eta Lehenengo Olinpiar Jokoen artean Aro Iluna izeneko garaia igaro zen, garai horretako idatzirik ez da gorde eta erlikia arkeologiko gutxi mantendu dira.
 
31 ⟶ 30 lerroa:
* Garai Klasikoa (k.a. 480- 323 k.a.) estilo ezberdin bat garatu zen, ondoren ereduzkoa bilakatu zena; [[Partenoia]] garai honetan eraiki zen.
* [[Garai helenistikoa|Garai Helenistikoa]] (k.a. 323- k.a. 146) Greziar kultura eta boterea [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbil]] eta Ertainera zabaldu zeneko garaia. Alejandro Handiaren heriotzarekin hasi eta erromatar konkistarekin amaitu zen, Korintoko guduaren ostean (k.a. 146).
 
Aipatutakoak dira Antzinako Grezia bezala ezagutua den aroaren barruan sailkatzen direnak, hala ere, Greziak aldaketa asko jasan zituen hurrengo urteetan, eta honela saiklatzen dira Garai Helenistikoaren ondoren etorri ziren aroak:
* Erromatar Grezia (k.a. 146- 329), Erromatar konkistaren eta [[Bizantzio]] hiriaren berrezarkuntzaren artean, [[Konstantino I.a Handia|Konstantino I]]-ek Erromatar Inperioaren kapital moduan izendatu zuenean hiriari [[Konstantinopla]] izena emanez 329. urtean.
39. lerroa:
 
==== Zibilizazio mizenikoa ====
[[Fitxategi:Lions-Gate-Mycenae.jpg|thumb|250px300px|Mizenasko Lehoien atea.]]
Lehen herri [[indoeuropar]]rak K.a. 3000. urtean iritsi ziren Egeo ingurura. Beren zibilizazioa finkatu zuten lurralde hartan, nahiz eta kultura minoikoaren eragina jaso itsas merkataritzaren bidez. [[Mizenas]] zen bertako hiri nagusia eta hartatik datorkio izena kultura hari. Aurkitu diren aztarnategiek adierazten dutenez, gizarte guduzalea bide zen hura. Eguneroko bizitza harresi garaiez babestutako hiri inguruan egiten zen, eta hiriko jauregia izaten zen erregearen eta aitonen semeen bizilekua. Abere hazkuntza eta nekazaritzaz gainera, Mizenaskoak merkataritzan aritzen ziren eta baita itsaslapurretan ere. Ekonomia ongiro nabarmena eta kultura adierazpide aberatsak iritsi zituzten, eta horren adierazgarri dira hilobietan aurkitu den tresneria aberats fina (Atreoren altxorra). K.a. 1200 urte inguruan desagertu zen Mizenasko zibilizazioa itsasaldeko herrien erasoek eraitsita. Mizenasko zibilizazioa desagertu zenean asko jaitsi zen Greziako biztanle kopurua, baina K.a. XII. mendean, [[doriar]]rek Greziara emigratu zutenean igo egin zen berriro.