Helenizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
11. lerroa:
 
[[Atenas]] hiriaren ordez, Alexandria bilakatu zen kulturagune, eta haren ondoren [[Erroma]]. [[Erromatar Inperioa]]ren babesean greziar kulturak adierazpen ederrak izan zituen. Azken aldera, berriz, [[Bizantzio]] izan zen gune nagusia. Hizkuntzaren batasuna ere orduan egin zen, [[koiné|koiné dialektos]] delakoaren bitartez. Literatura sailean erretorika eta ohiturazko komedia dira adierazgarrienak; barrenkoiago bilakatu zen poesia eta zuen orijinaltasuna galdu bazuen ere, finezia handia erdietsi zuen. Azpimarratzekoa da epitalamioa, [[epigrama]]ren garapena. Mitologia edo artzain giroko obra eta autore ugari izan ziren ([[Kalimako]], [[Teokrito]]). Prosazko eleberria ere orduan sortua da. Elementu aberatsez (fantasia, abentura harrigarri, amodio nahaste) beterik agertzen da eta, aldi berean, jende xumearen bizitza jasotzen du eta esklabo, haur eta animalien deskribapen errealistenak ematen ditu. Helenismoaren bigarren aroko aldirik joriena [[Juliano Apostata]] enperadoren garai artekoa da ([[355]]-[[363]]).
 
== Bibliografia ==
*Hansen, Mogens Herman; Nielsen, Thomas Heine (2004). «Aiolis and Sout-westhern Mysia». ''An inventory of archaic and classical poleis''. New York: Oxford University Press. 1034 or. ISBN 0-19-814099-1.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2017/3/6}}
 
== Ikus, gainera ==
*[[Garai helenistikoa]]
 
== Kanpo loturak ==
*{{es}}: [https://web.archive.org/web/20101211140257/http://www.artehistoria.jcyl.es/historia/contextos/517.htm Helenizazioa Artehistoria webgunean.]
{{Autoritate kontrola}}
{{commonskat}}