Garai helenistikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Kultura klasikoa}}
[[Fitxategi:Nike of Samothrake Louvre Ma2369 n4.jpg|eskuinera|thumb|280px|''[[Samotraziako Garaipena]]'', arte helenistikoaren maisulanetako bat.]]
'''Garai helenistikoa, helenismoa''' edo '''garai alexandrinoa''' [[Antzinako Grezia]]ko historiaren aro bat izan zen. Aro honen muga kronologikoa bi gertaera politiko esanguratsuk zehazten dute: alde batetik, [[Alexandro Handia]]ren heriotza ([[K.a. 323]]) eta beste aldetik, Kleopatra VII.aren eta bere maitale Marko Antonioren suizidio Aktiumgo gudako porrotaren ostean.<ref>http://www1.euskadi.net/Harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=helenistiko</ref>
 
Greziar garai klasikoaren gainbeheraren eta Erromatar boterearen gorakadaren arteko trantsizio unea da.<ref>http://seinantzinakogrezia.blogspot.com/p/garai-helenistikoa.html</ref>
 
== Alexandro Handiaren ondarea ==
[[K.a. 336]]. urtean igo zen [[Mazedonia (antzinako erresuma)|Mazedoniako]] tronura [[Alexandro Handia]]. Hamabi urte eskasetan, bere konkistekin, Antzinateko inperio handienetako bat sortu zen, Mendebaldea eta Ekialdea bateratzen zituena, [[Danubio]]tik hasi eta [[Indus]]eraino.<ref>https://elhistoriadores.wordpress.com/tag/alejandro-magno/</ref>
 
Alexandrok hogei urte zituen bere aita [[Filipo II.a Mazedoniakoa|Filipo]] hil zutenean eta orduantxe izendatu berri zuten Alexandro Mazedoniako errege. Hiri grekoak menderaturik, eta erresumaren iparraldeko mugak baketurik, [[K.a. 334]]. urtean gerra panhelenikoa jarri zuen abian grekoen aspaldiko arerioen kontra, hots, une hartan [[Dario III.a Kodomano]] buruzagi zuen [[Persiar Inperio]] erraldoiaren kontra. Alexandrok [[Helesponto]] gurutzatu zuen, 30.000 gizoneko armadaren buru; Graniko eta [[Issosko gudua|Issosko]] guduen ondoren, feniziar kostaldeko hiriez jabeturik, [[Egipto]]n sartu zen; han, [[Alexandria]] fundatu zuen, eta faraon eta jainkotzat ezagutu zuten.