Kokotenetxea baserria: berrikuspenen arteko aldeak

eraikitako euskal ondare nabaria Zeberion
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{eraikin infotaula automatikoa}} '''Kokotenetxea baserriak''' behe-solairua, lehenengoa eta teilatupekoa ditu. Zenbait material eta eraikuntza-aldiko eraikin heterogeneoa da. ...»
(Ez dago alderik)

23:25, 27 iraila 2019ko berrikusketa

Kokotenetxea baserriak behe-solairua, lehenengoa eta teilatupekoa ditu. Zenbait material eta eraikuntza-aldiko eraikin heterogeneoa da. Zurrezko oholeria asko ditu, eta hiru isurialdeko teilatua. Hegoaldeko fatxada nagusia errepideari begira dago, eta gaur egun duen itxurari erreparatuz, asimetrikoa da. Behe-solairua, funtsean, harlangaitzezko horma bat da. Harri horrek zenbait tratamendu ditu, eta bertan harlandu batzuk ere badaude. Ate asko dauzka, eta horrek arintasuna ematen dio. Lehenengo solairuak bi zati ditu: gailurretik eskuinaldera, zurezko balkoi jarraitu bat eta kareorez osotutako zurezko armazoia daude; ezkerraldera, deskribatutako balkoia desagerturik, hormatal entokatu txikiago bat dago, hor bi bao ditu, armazoia ezkutuan dutela. Teilatupeko hegalean, balkoi itxi bat dago, jabaloi askok eutsita. Balkoiak armazoia eta oholtza bertikala zurezkoak ditu. Hegal hori eta jabaloien euskarria eskuinaldean baino ez daude, baina lehen ezkerraldean ere bazeuden, orain ez dauden jabaloiak hartzeko habexken kaxek erakusten dutenez. Fatxadaren goialdean, teilatu-hegal handi bat dago, jabaloi handiagoek eutsita. Ekialdeko alboko fatxadan, behe-solairuak sakabanatutako harlangaitzezko horma eskasa du, eskantzuetan ere erabilia. Lehenengo solairuak eta teilatupeak, fatxada nagusitik gertu, zurezko armazoiz eta kareorez, harlangaitzez eta adreiluren batez osotutako bi zati ditu. Zati bakoitzean bao bat dago, eta zuren arteko loturak txabetez eta batez ere enara-hegalen formako loturez eta zurezko kabilez eginda ditu. Mendebaldeko fatxadaren beheko solairua harlangaitzezko horma bat da; goiko solairuak zuriz entokatutako hormatalak dira, eta baoak dituzte lau ardatz bertikaletan antolatuta. Atzealdeko fatxada ere eraikuntzaren heterogeneotasunarekin bat dator, edozein modutan antolatutako bao txikiak baititu. Fatxada hori plano handi bat da; beheko solairua harlangaitzezkoa da; lehenengo solairuak zurezko armazoia du erdiko zatian; eta teilatupekoak zurezko oholtzazko itxiturak ditu, zati batzuetan eta modu irregularrean banatuta[1].

Kokotenetxea baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaZeberio
Koordenatuak43°08′51″N 2°51′15″W / 43.147615°N 2.854081°W / 43.147615; -2.854081
Map
Ondarea
EJren ondarea58

Erreferentziak

Kanpo loturak