Txillardegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
98. lerroa:
== Pentsamendua ==
[[File:Kierkegaard-Dostoyevsky-Nietzsche-Sartre.jpg|thumb|Existentzialismoko erreferentziazko egile batzuk]]
Txillardegi da askorentzat gerra ondoko Euskal Herrian izan zen belaunaldien arteko etenaren protagonista nagusietakoa. Giro horretan, eta tradizioaren aurka, ernetu zen pentsamendu berriak politika, kultura, filosofia zein erlijioa zituen berezko arlotzat.<ref>Atal hau Joxe Azurmendi (1999), Alaitz Aizpuru (2012b) eta Markos Zapiain (2000) erreferentziekin osatua dago batez ere. Azurmendik iturri existentzialistak landu ditu, Aizpuruk estrukturalismoa du aztergai eta Zapiainek Kojève-n denborazkotasuna azaldu du</ref>. Euskal Herriaren ideia berri bat ekarri zuen. Euskal Herriak, izatekotan, nazio-ezaugarri bakarra dauka: euskara. Ideia hori, ordea, ondo ulertzekotan, Txillardegiren [[existentzialismoa]] kontuan hartu behar da. Existentzialismo horren iturriak [[Søren Kierkegaard|Kierkegaard]] eta [[Miguel Unamuno|Unamuno]] dira. Euskarari dagokionez,Txillardegik Unamunoren pentsakera berbera erakusten du, baina Unamunoren aurka: euskara biziko da eta, euskararekin batera, Euskal Herria.