Txillardegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Baionako biltzarra
56. lerroa:
 
=== Literatura ===
Bere militantzia politikoaz gain, literaturagatik oso ezaguna da Txillardegi. Hainbat eleberri eta saiakera argitaratu zituen,<ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Euskal idazleak = Basque writers = Escritores en lengua vasca|urtea=1998|abizena=Zubimendi|izena=Joxe Ramon|orrialdeak=1-65|orrialdea=60|argitaletxea=Euskal Editoreen Elkartea|ISBN=84-7086-357-6}}</ref>, nahiz eta berak, askotan, literaturgintzako lan hori «bigarren mailako» jarduera zuela adierazi izan zuen.
 
==== Eleberrigintza ====
67. lerroa:
''[[Peru Leartzako]]'' ([[Itxaropena]], 1960) bigarren eleberriak, aurrekoak ez bezala, ez zuen fama eta kritika onik jaso. Hirugarren eleberrian, ''[[Elsa Scheelen]]'' ([[Lur argitaletxea|Lur]], 1969), [[narratzaile orojakile]]a da berrikuntza nagusia. Eleberria orduko garaiaren isla da: [[marxismo]]a aipatzen da, [[Martin Luther King]] aipatzen da, [[Vietnamgo gerra]], eta sekularizazioa batez ere, Elsa ezagutzean Maunierrengan hazten diren zalantzetan islatua.
 
Handik hamar urtera, ''[[Haizeaz bestaldetik]]'' (autoedizioa, 1979) argitaratu zuen. Egilearen hitzetan, "kirtenkeria handi bat" da eta bere eleberririk "sakon eta sinbolistena". ''[[Exkixu (eleberria)|Exkixu]]'' ([[Elkar]], 1988) izan zen hurrengo eleberria. Lan hori errealismo [[sozialista]] ortodoxoenetik hurbil koka daiteke. [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]ko kide baten historia aipatzen du eta haren eztabaidak. Hurrengo eleberria ''[[Putzu (eleberria)|Putzu]]'' izan zen ([[Elkarlanean]], [[1999]]), [[Bigarren Karlistaldia]] eta [[XIX. mendea]]ren amaiera bitartean kokatua. Idatzi zuen azkena, berriz, ''[[Labartzari agur]]''. Ipuin-liburu bat ere argitaratu zuen: ''Kosmodromo'' (Haranburu, 1984).<ref name="Aunamendi" />
 
==== Saiakera ====