Mozarabiar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
15. lerroa:
Espainian adibide onak ditugu [[arte]] mota honetakoak [[Gaztela eta Leon]]en bereziki (San Miguel de Escalada, Santiago de Peñalba, San Salvador de Palat del Rey eta Santo Tomás de las Ollas [[Leongo probintzia|Leonen]], San Cebrián de Mazote, Santa María del Castillo de Trigueros del Valle eta Santa María de Wamba [[Valladolideko probintzia|Valladoliden]], San Baudelio de Berlanga [[Soriako probintzia|Sorian]] eta San Salvador de Tábara [[Zamorako probintzia|Zamoran]]).
 
[[Kantabria]]n ere aztarna ugari topatu ditzakegu, Santa María de Lebeña, San Juan de Socueva, Arroyuelos eta San Román de Moroso. Beste batzuk [[Huescako probintzia|Huesca aldean]] ere ([[San Juan de la Peña monasterioa|San Juan de la Peña]] eta Serrabloko elizak) eta [[San Millán de Susoko monasterioa|San Millán de Suso]] [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxan]], .
 
[[Katalunia]]n aberatsa da ondare mozarabiarra: Sant Quirze de Pedret, Santa María de Marquet, Aant Cristòfol (Vilasar de Mar), Sant Julià de Boada eta Santa Maria de Matadars. [[Galizia]]n, Celanovako San Salvadorren. [[Euskal Herria]]n, azkenik, adibide bakarra dago [[Ribaforada]]n (San Blas eliza).
 
[[Literatura]]ri dagokionez, erlijio arlokoa beti ere, aipatzekoak dira [[Liébana]] aldean (Kantabria) gordetako ''"Comentarios al Apocalipsis"'' izeneko miniatura eta eskuizkribu argiztatuak. Baita [[Leongo katedrala]]ren antifonarioa ere. Toledo eta Córdoban ere testu ugari idatzi zituzten.
 
== Erreferentziak ==