Arrasate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
86. lerroa:
[[XIX. mende]]aren amaieran, bestela, [[1897]]an [[Antonio Cánovas del Castillo|Antonio Canovas del Castillo]] [[Espainia]]ko lehen ministroa Santa Agedako bainuetxean hil zuen [[Michele Angiolillo]] [[anarkismo|anarkista]] italiarrak.
 
[[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Espainiako Gerra Zibilean]], [[1936]]ko udazkena eta [[1937]]ko udaberria artean frontea Kanpazar inguruan egon zen, Arrasate frankisten eskuetan zegoelarik, [[Intxorta]] aldera gudarien aurkako erasoaldia handik zuzenduz. Arrasate Gipuzkoan errepresioa gogorren jaso zuen herrietako bat izan zen, [[1936ko arrasatearren kontrako triskantzak|frankistek herria hartu eta gutxira 43 herritar hil baitzituzten]].
 
[[1950eko hamarkada]]n [[Jose Maria Arizmendiarrieta]]k sortutako [[Mondragon (korporazioa)|kooperatiba mugimenduaren]] hasiera, [[Fagor (argipena)|Fagor]] (orduan ''ULGOR'' izenez) eta [[Euskadiko Kutxa]]ren (orduan ''Lankide Aurrezkia'' izenez) sorrerarekin batera. [[1960ko hamarkada|1960]]-[[1970eko hamarkada|1970ko]] hamarkadetan herriko biztanleriak izugarri egin zuen gora, kooperatibismoak bultzatuta. Horren harira, J.M. Uranga Arregik hau idatzi zuen ''Mondragón trayectoria y anecdotario'' lanean, 1970ean: