Villanueva taldeko Kontsumo-Kooperatiba: berrikuspenen arteko aldeak

eraikitako euskal ondare nabaria Portugaleten
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Eraikin infotaula automatikoa}} Villanueva etxebizitza merkeen sozietate kooperatiboaz gainera, bada funtsezko eraiki...»
(Ez dago alderik)

22:24, 26 iraila 2019ko berrikusketa

Villanueva etxebizitza merkeen sozietate kooperatiboaz gainera, bada funtsezko eraikin kolektibo bat orubearen ipar-mendebaldeko ertzean: Villanueva taldeko kontsumo-kooperatiba.

Villanueva taldeko Kontsumo-Kooperatiba
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaPortugalete
Koordenatuak43°18′52″N 3°01′05″W / 43.314557°N 3.018018°W / 43.314557; -3.018018
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1924 - 1925
Ondarea
EJren ondarea117

Eraikin exentua da, oinplano laukizuzenekoa eta beheko solairua eta lehenengo solairua dituena. Lau uretako jatorrizko estaldurari gerora gehitu zaio bi isuriko teilatutxoa duen ganbara. Gailen da etxaurre nagusia, Ramon y Cajal kalera begira dagoena: puntu erdiko bost arku ditu beheko solairuan, eta hiru baodun balkoi nagusi handia lehenengo solairuan. Etxaurrea ongi egituraturik dago, hutsune berringuratuak ditu, beheko solairua eta lehen solairua banantzen dituen ezker-eskuineko inposta eta goitik beherako inposta izkinetan. Hizpide dugun eraikinaren etxaurreek itxura handia dute eraikin publiko mota zehatz eta ohiko batekin: arkupedun udaletxeekin.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa