Resurreccion Maria Azkue: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Bibliografia: +Jose Antonio Arana Martijaren ''Resurreccion Maria Azkue. Herri jakintzatik euskara modernora''
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura: Lertegi etxea
14. lerroa:
Urte hartan berean, Bilboko Institutuko<ref>Geroago Institutuak '''IES [[Miguel de Unamuno BHI]]''' izena hartuko zuen.</ref> euskara-katedran [[Katedradun|irakasle]] izateko lehiaketa-deialdia irabazi zuen. Deialdi hartara [[Sabin Arana|Sabino Arana Goiri]] euskal abertzaletasunaren aita eta [[Miguel Unamuno]] idazle eta pentsalaria aurkeztu ziren Azkuerekin batera, eta Azkuek irabazi zuen lehiaketa. Orduz geroztik, Bilbon finkatu zuen bizilekua, eta hiri hartatik abiatuz garatu zituen bere proiektuak. Hasteko katedrari lotuta hainbat argitalpen egin zituen. Hala, [[1891]]n, arau logikoen bidez euskal aditzaren jatorrizko formak eman nahi dituen ''Euskal Izkindea-Gramática Euskara'' eman zuen argitara. Urte batzuk geroago, lan hori "gaztaroko bekatua" izan zela aitortuko zuen Azkuek. [[Pablo Pedro Astarloa]] apologistaren eraginpean idatzia, gramatika hura, aitzindarietako bat zen ideia [[A priori eta a posteriori|aprioristetan]] oinarrituz, erdal kutsadurarik gabeko euskara ideal batean osatua nahi zuen. Hurrengo urteetan irakurgaiak, ortografia proiektuak eta euskara ikasteko metodoak sortu zituen katedran erabiltzeko asmoz. Euskara modernizatzeko beste hainbat ekimen ere bultzatu zituen, hala nola ''[[Euskalzale]]'' eta ''[[Ibaizabal (aldizkaria)|Ibaizabal]]'' aldizkariak eta [[1896]]an [[Ikastola|ikastolen]] aurrekari izango zen ''Ikastetxea'' izeneko euskarazko ikastetxearen sorrera Bilbon, besteak beste.
 
Badirudi prentsa artikulu batzuetan kezkatua agertu zela hirietako toponimia gero eta erdaldunago bihurtzen ari zela eta. Etxe eta auzune berrientzat euskarazko izenak asmatzea izan zen Azkueren beste lanetako bat. [[Ramon de la Sota]] adiskidearen txaletei jarritako ''[[Ibaigane jauregia|Ibaigane]]'' eta ''[[Lertegi etxea|Lertegi]]'' izenak Azkueren asmazioa dira, Sotaren beraren ''Goiz Ederra'' yatearen izena bezala. [[Getxo]]n aberatsentzat egindako auzo eta jolasguneek ere Azkuek asmatutako izenak daramatzate: [[Neguri]], Ondategi edo Jolaseta, besteren artean.
[[Fitxategi:Euskaltzaindia, 1927.jpg|thumb|eskuinera|250px|[[Euskaltzainen zerrenda|Euskaltzain]] eta idazle batzuk, [[1927]]an Euskaltzaindiak eginiko ohiko biltzar batean. Ezkerretik eskuinera, zutik: [[Orixe]], [[Jean Elizalde]], [[Seber Altube]], [[Julio Urkixo]] eta [[Erramun Olabide]]. Eserita: [[Juan Bautista Eguzkitza]], [[Bonifazio Etxegarai]], Resurreccion Maria Azkue eta [[Georges Lakonbe]].]]