Andra Maria eliza (Busturia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\| kokapena \= kokapenmapa\n +)
Iruditegia gehitu
24. lerroa:
== Deskribapena ==
Beranduko [[gotiko (argipena)|gotikoaren]] estiloko eliza da, nabe bat du; nabearen burua planoa da eta alboko kapera bat du, oinean gora ateratzen dena. [[Arroka|Harri]] oso sendoz eraikia da eta espazio-antolaera xumea da. Barruko aldetik, nerbio zuzeneko gangadun hiru zatiz estalirik dago eta, buruhorman, trazeriako argizulo bat dago. Kanpo aldeko estalkia, [[zur]]ezko habeen bidezko armaduraren gainean bi isuraldeko teilatua du. Hormak, [[harlandu]]z eginak dira eta kanpoko euskarriak, ertzetan kokatutako lau kontrahorma dira eta barne aldekoak, alboko hormei erantsitako lau kolomaerdi dira, bi [[presbiterio]]ko anguluetan daudenak eta beste bi mentsulen gainean, koruan. [[Kapera]] Ebangelioaren aldean dago, bere estalkia ere gurutze-gangakoa da baina bere altuera elizarena baino txikiagoa da. Korua elizaren oinean dago eta mentsulen gainean dagoen eta oso beheratutako arku batek eusten dion gurutze-ganga baten gainean eraikia da. Dorrea Epistolaren aldean dago eta ez da oinetik gora ateratzen. Teilatuaren altuera dauka eta bere kanpandegia ateratzen da gorago. Elizak bi atari ditu, bat, txikia eta xumea, oinean dagoena, ojiba-arkua eta dobelak ditu eta bestea, nagusiena da eta alboan dago, Epistolaren aldean. Sarrera nagusia, eraldatutako pilareen arteko beheratutako bi pasabidekoa da eta taiuera interesgarria du eta eskulturazko apaindura garrantzitsua. Arku konopial batek beste batzuk ditu bere azpian, guztiak beheratuak. Tinpanoan, [[kalbario]]a dago. Beheko aldean bi arku eskartzano ditu eta horiek formatzen dute ataria; mainela, moldura biribil batzuez osatutako pilastra bat da eta identifikatzeko zaila den santu baten irudia dago bertan. Sarrera guztia, bi kolomatxo altuz inguratua dago eta frondazko landare-apaindura dute eta konopiaren bi alboetan bi medailoi daude. Elizak bao gutxi ditu. Bi arrosetoi, bata buruan eta bestea oinean; beste bi alboetan eta bi leihate ojibal, horiek ere alboetan, atzeko aldean. Beraz, barne aldeko argiztapena oso urria da.
 
== Iruditegia ==
<gallery mode="packed-hover" heights="175px">
Irudi:Busturia - Axpeko Andra Mari eliza 010.jpg|Ate nagusia.
</gallery>
 
== Erreferentziak ==