Bizantziar Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 212.55.25.249 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Treuiller wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
92. lerroa:
Bizantziar Inperioa [[Behe Erdi Aroa|Behe Erdi Aroko]] [[kristautasun|kristau]] estatu egonkor eta boteretsuena izan zen, eta hainbat mendetako gudu etengabeek txikitu eta desagerrarazi zuten. Bizantzioren gainbeheraz geroztik [[Mendebaldeko Europa]]n boteretsu bihurtu ziren estatuetan, Ekialdeko Inperioa lizun eta dekadentea izan zelako ikuspuntua zabaldu zen: ikuspuntu hori ezin izan da XX. mende arte zuzendu.
 
Izenak izen, antzinako inperio hura erabakigarria izan zen iritsi zaigun jakituria klasiko urria gorde eta ezagutarazteko, bai eta lehen urteetako kristautasuna batu eta moldatzeko ere. [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa|Mendebaldeko Inperio Erromatarra]] suntsitu zuten [[germaniar herriak|germaniar]] eta [[eslaviar]] herri guztiekin lehiatu zen, [[ostrogodo]], [[bisigodo]], [[bandalo]], [[alano]], [[avaro]], [[eslaviar]], [[bulgariar]] eta abarrekin. [[Atila]] eta haren [[huno]]en sarraskiak pairatu zituen, azken [[akemenestar Inperioa|persiar inperioen]] kolpe eta etengabeko jipoiak. [[Islam]]a azaldu eta munduan zehar barreiatu zenean, [[arabiar]]rek, [[turkiar]]rek eta bestek ezin izan zuten fede berria [[Bosforo]]tik haratago barreiatu, harik eta inperioa amaitu zen arte. Bizantziar Inperioan sortu zen gaur egungo [[eliza ortodoxoa]] eta [[Konstantinopla|Konstantinopolistik]] igaro ziren ekialde urruneko zeta eta espezieak. [[Genghis Khan]]en botereak ez zituen gainditu Konstantinopolisko kakaharresiak.
 
== Erreferentziak ==