Santa Klara komentua (Azkoitia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Iruditegia gehitu
1. lerroa:
{{eraikin infotaula automatikoa}}
{{koord|43.1788|N|2.3048|W|display=title|type:landmark_region:EH-SS}}
'''Santa Klara komentua''' [[Azkoitia]]n dagoen [[klaratar]]ren [[komentu]]a da, [[1589]]an erregeren entzule zen Francisco Zuatzola Floreagak sortua. Eliza [[barrokoa]] du
 
6. lerroa:
[[Santa Klara]]ren [[erretaula]] hau [[rokoko]] estiloaren printzipio berriekin bat etorriz egindako lehenbizikoetakoa dugu, eta [[arkitektura]]-alorrean hainbesteko interesa eragingo zuen Euskal Herriko rokokoaren [[oskol]] itxurako erretaulen eredu goiztiarra dugu.
 
[[Erretaula]] nagusi hau [[1740]]-42 bitartean egina da [[Inazio Ibero]]ren trazaerari jarraiki. Zortzi aldeko oina du oskol itxurako erretaula honek, eta zizailuaz, gorputz bakarraz eta hiru kaletan antolatutako erremate batez osatzen da. [[Kapitel]] konposatuko zutabe ildaskatuak ditu, rokoko apaingarriz hornituak. Altzaria Jose Lizardik burututako [[jaspe]]zko [[idulki]] baten gainean kokatuta dago. Basamentuan apaingarri oparoko ateak zabaltzen dira alboetara, moldura barrokoak dituzte eta [[zutabe]]en azpiko [[mentsula]]k aingeru-buruekin apainduta daude. Erdiko kalean santutegia kokatuta dago arku lerronahasi batez inguratutako nitxoan, [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] erretaularen atzean. Erretaularen gainean, Santa Klararen horma-konka agertzen da, kartela [[txirla]]dun bat duela gainean. Kartela hau atikoko irudiaren apala bermatuta dagoeneko [[taulamendu]]a kurbatzen da. Gorputzaren alboetako kaleetan, apaingarriz hornitutako apalen gainean, erremate [[kiribil]]dun taulamenduen barruan txertatutako [[erdi puntuko arku|erdi-puntuko]] hondoetan agertzen dira tailak. Oskolean, zutabeen bidez berezitako hiru kaleko banaketa [[giltzarri]]raino iristen diren nerbioen bidez luzatzen da. Erdiko taila horma-konka batean ageri da, errematean aingerutxo batzuk dituela eta arrokaia txirladunaz apaindua. Alboetan, irudiak [[ezkila|kanpai]]- eta [[errezel]]-formako pabiloietan kokatuta daude, eta multzo osoa itxiz, giltzarriko Gloria nabarmentzen da. Erretaulak rococo estiloko apaindura du, kartela eta apaletan tarteka agertzen diren zintzilikari, pitxer, oihal, arrokaia eta aingerutxo-buruak nabarmentzen direlarik.
 
Elizako buruaren taila, Santa Klararena alegia, lehen gorputzeko horma-konkan agertzen da eta bere gainean, errematean, [[Maria|Andre Maria Sortzez Garbiaren]] irudia agertzen da. [[Ebanjelio]]aren kalean, Santa Katalina Boloniakoaren irudia ikus daiteke, eta Santa Koletaren irudia, berriz, Epistolaren kalean. Bestalde, errematean San Bernardino Sienakoaren eta San Joan Capistranokoaren irudiak agertzen dira eta [[erlikia]]tegiaren gainean, azkenik, San Migelen irudi txiki bat, erretaula baino geroagokoa.
 
Irudien [[polikromia]] erretaularen garai berekoa da, eta erretaularen [[urre orri|urreztatze]]-lanak eta polikromia, berriz, berau burutu baino nabarmen geroagokoa.
 
== Iruditegia ==
<gallery mode="packed-hover" heights="160px">
Irudi:Santa Klara eliza 1.jpg|Erretaula nagusia.
Irudi:Santa Klara komentua 4.jpg|Klaustroa.
Irudi:Santa Klara komentua 3.jpg|Komentua klaustrotik.
</gallery>
 
== Erreferentziak ==