«Egia»: berrikuspenen arteko aldeak

3.883 bytes added ,  Duela 10 hilabete
ez dago edizio laburpenik
t (robota Erantsia {{Wikipedia1000}})
 
Teoria eragilearen arabera, «egia» edo «egia da» esatea zerbait egiteko edo adierazteko bidea baino ez da. «[[Elur]]ra zuria da» esaten denean ez da ezer berririk esaten, aldiz, zerbait azpimarratzen da; adierazpen horrek bere aldetik ez du tasun berezirik, estilistika baliabide bat da soilik.
 
== Egia motak ==
 
=== Subjetiboa eta objetiboa ===
Egia subjetiboak intimoki familiarizatuta gauden horiek dira, egia horien edukia subjetua beraren inguruan eraikitzen delako. Esperientziak ekartzen ditu egia mota hauek. Subjetibismoa egia guztiak subjetiboak direla dion teoria da; hau da, bakoitzak egia propioa daukala.
 
Bestalde, egia objetiboak banakoaren sineskera, gustu edo esperientziengandik independienteak dira. Horren adibideak egia zientifikoak dira.
 
Ikuspuntu desberdinak egon daitezkela onartzen denean, subjetibismoa baino gehiago, perspektibismo kasua izango litzateke.
 
=== Erlatiboa eta absolutua ===
Egia erlatiboak arau, konbentzio edo ikuspuntu bati lotuta soilik dira egia. Normalean, arau edo konbentzio hori kultura izaten da. Adibidez, sardeska goilararen ezkerretara jarri behar dela esaten badugu, ikuspuntuaren araberakoa izango da. Hala ere, [[Erlatibismo|erlatibismoa]] egia guztiak mota honetakoak direla dion teoria da.
 
Egia erlatiboei kontrajarrita, egia absolutuak edo objetiboak ditugu. Kultura guztiei eta historiako aro guztiei atxiki daitezken ideiak dira. Ideia horiek unibertsoaren naturarekin, giza naturarekin, jainkoarekin... harremanduta daude.
 
=== Ontologikoa eta epistemologikoa ===
 
* Errealitate baten predikatua: egia [[Ontologia|ontologikoa]].
* Ezagutza edo sinesmen baten predikatua: egia [[Epistemologia|epistemologikoa]].
 
Lehen kasuan, "egia" hitza egiazko [[Errealitate|errealitateari]] erreferentzia egiteko erabiltzen da, errealitate irreal, hutsal edo irudizkoari kontrajarrita (erreala ematen duelako, baina ez delako benetan).
 
Bigarren kasuan, hitza ezagutzari erreferentzia egiteko erabiltzen da, benetakoa edo faltsua izan daitekeena. Egia hitzari ematen zaion erabilera ohikoena da.
 
Hala ere, egiaren ezagutzaren aukera ere eztabaidatzen da; [[Eszeptizismo|eszeptikoek]] giza ezagutzak egia aurkitzea ahalbidetzen ez duela diote.
 
Enpirismoak aldiz, ezagutza guztiak egia direla funtsean dio, esperientzian oinarrituta daudelako.
 
=== Egia morala ===
Hitz edo ekintzekin esaten denaren edo manifestatzen denaren arteko erlazioa da. Aurkako kontzeptua [[Gezur|gezurra]] litzateke.
 
== Gaur egungo egiaren teoriak ==
Teoria batek bi ezaugarri nagusi azaldu behar ditu:
 
* Egitura linguistiko kateak zehaztasunez deskribatzea.
* Etorkizuneko egitura linguistikoen inguruko aurreikuspenak egitea.
 
Posible al da karaktere eta ezaugarrien arabera egiaren inguruko teoriak sailkatzea?
 
=== Teoria korrespondentistak ===
Egiaren teoria zabalduena da gaur egun. Teoria honen arabera, egia errealitatearen eta ezagutzaren arteko lotura da.
 
=== Teoria koherentista ===
Teoria koherentistak ideia bat egia dela diote, sistemaren gainerako ideiekiko zentzuduna bada soilik. Horrela, "3 + 5 = 8" baieztapena egia da, matematikako arauekin bat datorrelako. Hala ere, kriterio hori ezin da kasu guztietan aplikatu; izan ere, aurrez arau sistema bat ezarrita egon behar delako.
 
=== Adostasunaren teoria ===
Adostasunaren teoriak egiak akordio bat eskatzen duela aurrez dio. Egia aurkitzeko eta ikasteko tresna nagusia hitzak direla dio.
 
=== Teoria pragmatikoa ===
Teoria [[Pragmatismo|pragmatikoek]] ideia bat egia dela esango dute, praktikan erabilgarria bada edo funtzionatzen badu. Horrela, "udan beroa egiten du" adierazpena erabilgarria izango da horrekin bat datorren edozeinentzat. Esaldiak diona gertatzen bada, egia izango da. .
 
=== Beste teoria batzuk ===
Konstruktibismoak dionez, egia prozesu indibidual eta sozialek eraikitzen dute.
 
* Ezagutza "ez da pasiboki jasotzen, ezta ere zentzumenen edo komunikazioaren bidez, aktiboki eraikitzen da baizik".
* "Ezagutzaren funzioa adaptatiboa da, zentzu biologikoan".
 
Definizio kantianoan oinarrituta, ezagutza eraikuntza mental bat da. Esperientzia guztiak subjetiboak dira; izan ere, ez daukagu erarik errealitatea berbera den ala ez pertsona batetik bestera.
 
== Erreferentziak ==
174

edits