«Afektibitate»: berrikuspenen arteko aldeak

4.758 bytes added ,  Duela 10 hilabete
ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Zenbait teoriak, psikoanalisiak, afektibitatea eta nortasuna lotu egiten dituzte, baina beste zenbait ikertzailerentzat, afektibitatea ez da nortasun hori eratzeko funtsezko elementua bada ere.
 
== Spinozaren deskribapena ==
{{commonskat}}
[[Baruch Spinoza|Baruch Spinozaren]] arabera, ekintza afektibo nagusiak hiru dira: zoriontasuna, tristura eta desira.
{{psikologia zirriborroa}}
 
Horiek alde fisikora murrizten saiatu zen, apetituaren mailan egon zitezen; hau da, kontzientzia inplikatuta ez dagoenean. [[Emozio|Emozioak]] objetu baten ideia suposatzen dute; adibidez, [[Maitasun|maitasunak]] maitearen objetuaren ideia dakar berarekin.
 
Spinozak tipologia honetan sailkatu zituen:
 
* [[Desira]] afektibitatea lortzeko ekintza bat gauzatzeko esentzia da.
* [[Poz|Poztasuna]] perfekzio maila txikiago batetik handiago baterako gizan trantsizioa da.
* [[Tristura]] perfekzio maila handiago batetik txigiago baterako trantsizioa da.
* Mirespena zerbaiten imaginazioa da, non arima txundituta geratzen den ez duelako beste pentsamenduekin zerikusirik.
* [[Mespretxu|Mespretxua]] arima hain gutxi ikutzen duen pentsamendua da, ezen objetuan bertan esistitzen ez den zerbait pentsatzen duen.
* [[Maitasun|Maitasuna]] kanpo-eragile batek eragindako poztasuna da.
* [[Gorroto|Gorrotoa]] kanpo-eragile batek eragindako tristura da.
* Joera ideia bat poztasun eragilea den ideiak dakarren poztasuna da.
* [[Higuin|Higuina]] ideia bat tristura eragilea den ideiak dakarren tristura da.
* Debozioa esperientzia baten aurrean errenditzea da, normalean alor mistikokoa.
* [[Iseka]] gorroto ditugun gauzetan zerbait mespretxagarria dagoela sinesten dugunean sortzen den poztasuna da.
* [[Itxaropen|Esperantza]] etorkizunean zerbait gertatuko dela pentsatzen dugunean sortzen den poztasuna da.
* [[Beldur|Beldurra]] tristura inkontzientea da, etorkizunean zerbait gertatuko ez dela pentsatzen dugunean.
* Segurtasuna etorkizunean zerbait gertatuko dela itsu-itsuan sinesten dugunean ematen da.
* Etsipena etorkizunean zerbait gertatuko ez dela badakigunean gertatzen da.
* Gozamena poztasuna da, zerbait positiboa espero gabe gertatzen denean.
* Ahaldura gertatzea espero ez zen zerbaitek ekartzen duen tristura da.
* [[Erruki|Errukia]] gure berdin bati zerbait txarra gertatzen zaiola ikustean jasaten den tristura da.
* Onespena beste pertsona bati ongia egin dionarekiko maitasuna da.
* Aumindura beste bati zerbait txarra egin dionarekiko gorrotoa da.
* Gehiegizko estimazioa maitasunagatik behar baino gehiago estimatzean datza.
* Gutxiespena norbait behar baino gutxiago estimatzea da, gorrotoak eraginda.
* [[Inbidia]] gorrotoa da, beste baten zorionak eragindakoa.
* Asebetetzea banakoak bere buruari edo bere gaitasunei onespena ematen dionean gertatzen den poztasuna da.
* Apaltasuna banakoak bere burua ezgai ikusten duenean gertatzen den tristura da.
* [[Damu|Damutasuna]] egin dugun zerbaiten aurrean sortzen den tristura da.
* [[Harrokeria]] nork bere burua behar baino gehiago estimatzean datza.
* Doilorkeria nork bere burua behar baino gutxiago estimatzean datza.
* Aintza beste jendeak gure ekintza bat goraipatzen dutela pentsatzen dugunean gertatzen da.
* Lotsa gainerakoek gure ekintza bat gutxiesten dutela pentsatzen dugunean gertatzen da.
* Nostalgia zerbait izateko nahia da, gauza honen oroitzapenek lortuko ez dugula esaten digutenean.
* Emulazioa desiratzen dugun zerbait da, besteek ere desiratzen dutela pentsatzen dugulako.
* Eskerra ongi egin digunari era berean ongia egiteagatik egiten dugun saiakera da.
* [[Haserrea]] gorroto dugunari gazikia egiteko desira da.
* [[Mendeku|Mendekua]] guri gaizkia egin digunari, era berean, gaizkia itzultzeko desira da.
* Krudeltasuna maite dugun pertsona bati gaizkia egiteko desira da.
* [[Beldur|Beldurra]] zerbait negatiboa ekiditeko nahia da.
* Humanitatea gizakiei gustatzen zaiena egiteko desira da eta gustatzen ez zaiena ez egitekoa.
* Guraria aintza izateko desira sendoa da.
* [[Sabelkeria]] jatearekiko maitasuna edo desira neurrigabea da.
* Mozkortasuna edatearekiko maitasuna edo desira neurrigabea da.
* Zuhurkeria aberastasunak izatearekiko maitasun edo desira neurrigabea da.
* [[Lizunkeria|Haragikeria]] maitasun edo sexuarekiko desira sendoa da.
 
== Emozioak eta afektibitateak ==
[[Neurobiologia|Neurobiologian]], emozioak eta horiei harremandutako erreakzioak gorputzarekin lotuta daude; aldiz, afektibitateak garunari elkarlotuta daude. Autore batzuk diote, emozioak prozesu indibidualak direla eta afektibitateak bi edo pertsona gehiago erlazionatzen dituen prozesua dela. Beste autore batzuk, [[Baruch Spinoza|Spinozak]] bezala, emozioak garunarekin lotzen dituzte eta afektibitateak gorputzari.
 
Era berean, Antonio Damasiok zuhaitz moduko bat proposatzen du, non sentimenduetara eramaten gaituen mailak azaltzen diren:
 
# Erantzun inmuneak, oinarrizko erreflexuak, erregulazio metabolikoa.
# Min eta gozamen portaerak.
# Instintu eta motibazioak.
# Emozio primario eta sozialak (enpatia, lotsa, doilorkeria, mespretxua, eskerra...).
{{commonskat}}
[[Kategoria:Emozioak]]
174

edits