Aguraingo udaletxea: berrikuspenen arteko aldeak

Udalaren egoitza eta eraikitako euskal ondasun nabaria Agurainen
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «Aguraingo udaletxea Agurain herriko udalaren egoitza da, hirigune historikoan dagoena. Eraikin konplexu bat da, historikoki fusionatu ziren beste hiru eraikinen multzoa, 2005eko...»
(Ez dago alderik)

08:36, 20 iraila 2019ko berrikusketa

Aguraingo udaletxea Agurain herriko udalaren egoitza da, hirigune historikoan dagoena. Eraikin konplexu bat da, historikoki fusionatu ziren beste hiru eraikinen multzoa, 2005eko erreforma eta errestaurazio handi batean berregina.

Parterik zaharrena San Martin eliza da, Aguraingo eraikin zaharra, eliza erromaniko bat jatorrian, 13. mendekoa. 2005eko erreformarekin, udaletxearen barruan, literalki alde guztietatik estalia eta babestua, geratu den eraikina da. Honen inguruan Alondegia eraiki ziren, eta udaletxe edo kontzejuaren etxe zaharra, zeinaren parte bat espetxe ere bazen. Beste bi egitura hauek XVI. mendekoak ziren izatez, baina hiru eraikinek eboluzionatzen jarraitu duten, eta Alondegia 1847an berreraiki zen adibidez.