Sabindarren euskara garbia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
476. lerroa:
* ''Txikikuskin'': Mikroskopio. Joseba Zinkunegi itzultzaileak erabili omen zuen lehen aldiz, XX mendeko 20 hamarkadan.
* ''Tximistargi'': Elektrizitate. Azkuek idatzi zuen lehen aldiz 1897an, "Euskalzale" aldizkarian, baina berak aitortu zuen bera ez zela hitza asmatu zuena, "Beste batek" egin zuela. Jose Manuel Etxeitak ere erabili zuen. Eusko Jaurlaritzak 1936an beren boletinetan ere erabilitako hitza da. (Antza denez, Sabin Aranak ez zuen inoiz erabili, "dardarindar" proposatu zuen).
* ''Txindi'': Diru. Manuel Arriandiagak proposatutako hitza, "diru" moduan. Egun ahaztuta dago, baina XX mendearen lehen herenean zabalkunde handia izan zuen, Lauaxetak zein Manterolak erabili zuten, baita ere Joseba Altuna zein Joseba Zinkunegi itzultzaileek. Baita ere Tolosako EuskalEuzkel Egutegiak, Bizkaiko Foru Aldundiak 1918an, zein Eusko Jaurlaritzak 1936an. Blas Praderek 1913an lehen aldiz "txanpon" bezala erebili zuen, esanahi horrekin Joseba Zinkunegi itzultzaileak ere erabili zuen.
* ''Txingi'': Bitxi (apaindura).
* ''Txirotasun'': Pobrezia. Baliteke Sabin Arana izatea hitz hau lehen aldiz erabili zuena, alta, "txiro" hitza tradizio luzeko hitza da. Bizkaian "ezeukitasun" (baita ere "ezeuki") tradizio luzeko hitza zen aurretik.